Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Emakume migratzaileek pairatzen duten "diskriminazioa bikoitza" salatuko dute Martxoaren 8an

2020-03-06
Azaldu dutenez, etorkinak dituzten arazoei emakume izateagatik sufritzen duten bereizkeria gehitu behar diote. Horrez gain, beraien lanetan duten prekarietatearekin bukatzea exijitu dute
bideoa prestatzen
Gorputzen eta sexualitateen egunean, plazera erdigune

2020-03-06
Gorputzen eta sexualitateen egunean, martxoaren 5ean, Bilbo Feminista Saretzen plataformak egintza burutu du Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean. Ondoko galdera izan da ariketaren muina: “Eta zuri, emakume, zerk eragiten dizu dardara?”.
bideoa prestatzen
Oihana Teyseyre Koskarat (Kazetaria): "Emakume oso gutxi ari da tokiko politikan Ipar Euskal Herrian"

2020-03-05
Egiazko Berdintasunaren Alde elkartea iparraldeko talde feministetako kideek sortutakoa da, parekidetasuna bermatzeko helburuarekin. Izan ere, datuei erreparatuz, 160 auzapezetik 17 dira emakumeak edo Biltzarreko hautetsien artean %23, adibidez. Irtenbide konkretuak eskatzeko "Emazteok gure aldia da!" kanpaina hasi du elkarteak. Honen inguruan hitz egin dugu Oihana Teyseyre kazetariarekin.
bideoa prestatzen
‘Astelehen Lilak’ elkarteak jaso du 2020ko Berdinna saria

2020-03-04
Nafarroako Gobernuak aitortza egin dio kolektibo feministari “berdintasuna agerian jartzeko arlo guztietan egindako lanarengatik”.
bideoa prestatzen
Emakumeek jasaten duten soldata arrakala salatu du CCOOk

2020-03-04
2017ko datuen arabera, azaldu dute EAEko soldata arrakala Estatuaren bataz bestekoa baina handiagoa dela. Urtean 7.453 euro gutxiago kobratzen dute emakumeek. Faktore ugarik eragiten badute ere, arrakala horren arrazoi nagusietako bat emakumeen okupazio mota da.