Skip to main content

Azken bideoak: Haurreria

bideoa prestatzen
Aske utzi dute gaur Basaurin atzo atxilotutako pederasta

2019-03-14
Denuntzia jaso zuen atzo Ertzaintzak eta atxilotu egin zuen Basauriko 60 urteko futboleko entrenatzaile ohia. Gaua komisaldegian pasa du atxilotuak eta gaur aske utzi dute, karguekin. Aurreko sei denuntzien bide beretik etorri da salaketa hau ere, baina kasu honetan, abusuek ez dute preskribatu. Pepe Godoy basauriarrak lehen salaketa publiko egin zuenetik, guztira zazpi izan dira gizon beraren aurka herrian jarritako denuntziak. ‘Ez naiz isilduko’ herri plataformak eta bestelako elkarteek hainbat ekintza egin dituzte azkenaldian balizko biktimei babesa adierazi eta hauek salaketa jartzera animatzeko. Hauen artean Urtarrilean Basaurin egindako manifestazioa, bertan, 5.000 lagun inguru elkartu ziren sexu abusuak salatzeko. Hauek helburuetako bat lortu dute: preskribatu gabeko salaketa bat agertzea, prozesu judizialak bere bidea egin dezan. Pepe Godoyk salaketa jarri ostean Baskonia Futbol Eskolak ustezko erasotzailea entrenadore postutik kendu zuen. 40 urte baino gehiago zeramatzan gizonak umeak entrenatzen. Garaitza Elkartetik adierazi dutenez, 17.200 umek jasan dituzte edo jasango dituzte sexu abusuak haurtzaroan: 4 nesketatik batek eta 7 mutiletatik batek.
bideoa prestatzen
Itunpeko Hezkuntzako irakasleek manifestazioa egin dute Bilbon

2019-03-12
Ikasturteko 15. greba eguna izan da hitzarmen berriaren alde eta jarraipen handia izan du irakasleen aldetik, Naiz hedabidearen arabera %60koa. Administrazioaren aldetik ez dago hitzarmenaren proposamen berririk, ondorio berririk ez da atera sindikatuek Eskola Kristauarekin izan dituzten bileretatik. Steilas-ek adierazi du, Kristau Eskolaren 7 proposamenak 2018ko azaroan egindako proposamenaren ekarpen edo xehetasunak direla. Langileek gaurkoan beren aldarriekin jarraitu dute. Azaldu dute ardura daukatenek ez dutela inolako neurri zehatzik hartzen gatazka bideratze aldera.
bideoa prestatzen
Deustuko Salestarren hogeita bat ikaslek 1975 eta 1990 urteen artean jasandako sexu abusuak salatu dituzte

2019-02-08
'Don Txemi' ezizenez ezagututako Deustuko salestarren irakasle ohiak egin omen zituen erasoak 70ko eta 80 hamarkaden artean. Lehenengo zortzi salaketen ostean, egun gutxitan hogeita batera heldu da kopurua eta litekeena da horiek baino gehiago ere agertzea. Ikastetxeak agiri bidez adierazi du 1989an bi kasuren berri izan zuela eta orduko erantzuna ez nahikoa izan zela onartu dute.
bideoa prestatzen
Gaur hasi da ikusi eta ikasi haurrentzako programa

2019-02-01
4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen arren, lematzat du “familian euskaraz gozatu”. 15 urte dira egitasmoa hasi zenetik eta helburua da Bilboko haurrek aisialdi jarduerak euskaraz eta modu dibertigarrian egitea. Euskara umeengana hurbiltzea. 75 jarduera izango dira denetara ikuskizun eta lantegiak kontuan hartuta. Ikuskizunak doan izango dira, hitza eta interakzioa oinarrizko bi zutabe dutelarik.
bideoa prestatzen
Bea Sever: "Nire semeak esan zidan: Ama, ez nauzu ikusten"

2019-01-29
2015ean Chrysallis elkartea sortu berri zenean sartu zen bertan Bea Sever. Urte gutxian jauzi kuantitatiboa eman du elkarteak. Hala, Naizen elkarte independentea sortu dute, Adingabe Transexualen Gurasoen elkartea. Beak urte hauetako gora beherak eta bere esperientzia kontatu dizkigu.
bideoa prestatzen
Naizen sortu dute, Adingabe Transexualen Gurasoen Elkartea

2019-01-28
Donostian aurkeztu zuten elkartearen izen eta irudi berria Antzoki Zaharrean. 500 pertsona baino gehiago bildu ziren. Instituzioetako ordezkaritza zabala eta ehundik gora familia, elkartearen parte direnak. “Markesinetatik aurpegia ematera egingo dugu salto”, adierazi zuen ekitaldian Bea Severrek, Naizen Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Adingabe Transexualen Gurasoen Elkarteko bozeramaileak. Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztu zuten larunbatean, ospakizun eta aldarrikapen kutsuko ekitaldian. Xabier Madariagak eta Africa Baetak hartu zuten hitza. «Krisalida izateari utzi eta hegan egingo du, tximeletak bezala», azaldu zuen Madariagak.