Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Etorkinak

bideoa prestatzen
Igandean abiatuko da Aita Mari itsasontzia Siziliarantz

2019-10-17
Igandean abiatuko da Aita Mari itsasontzia Siziliarantz. Bertan depositua bete, eta Greziako Lesbos uhartera abiatuko dira. Larrialdietarako zazpi tona material prest dituzte erreskate ontzian; neguko arropak, mantak, kanpin dendak eta higiene produktuak, besteak beste. Aita Marik asteak zeramatzan Madrilgo derrigorrezko baimenaren zain. Hasieratik ugariak izan dira Gobernu espainolak ontziari jarritako trabak, hala salatu izan dute itsasontziko langileek eta horrek Grezian dauden errefuxiatuei laguntza humanitarioa eramatea eragotzi die. Itsasontzia errefuxatuei laguntzera soilik mugatuko da, erreskateak egiteko baimenik ez baitiete eman, oraingoan ere.
bideoa prestatzen
Kopez Kope saioan Aita Mariko Amaia Martinez lurreko laguntzailearekin solasean

2019-10-17
Igandean abiatuko da Aita Mari itsaso zakarra medio Kolpez Kolpe saioa ontzian bertan izan da. Zazpi tona material daramatza euskal ontziak Greziako Kios uhartera. Amaia Martinez boluntarioarekin izan gara bertan. @smhumanitario @maydayterraneo #AitaMari #KZK
bideoa prestatzen
Nafarroako parlamentuak harrera egin die bertan bizi diren zenbait indigena elkarteetako kideei

2019-10-11
Bihar ospatuko den herri indigenen aitortzarako eguna ospatzeko harrera egin die Nafarroako parlamentuak erkidegoan bizi diren zenbait indigena elkarteetako kideei.
bideoa prestatzen
Aita Mari itsasontziak salatu du "blokeatuta" jarraitzen duela Espainiako Gobernuaren erruz

2019-09-25
Prentsaurrekoan azaldu dute Malta eta Italiako agintariekin lortu dutela Mediterraneoan erreskatatuko dituzten etorkin eta errefuxiatuak bertako portuetan lehorreratzeko baimena. Lortutako baimen horiek Espainiako Itsas Agintaritzan aurkeztu dituztela adierazi dute baina Espainiako Gobernuak Aita Mariri ezarritako” blokeoa” mantentzen duela salatu dute.
bideoa prestatzen
Begoña Zestao: 'Zergatik etiketatzen ditugu gazteak euren jatorriaren arabera?'

2019-09-12
Azken aldian harrera eta elkarbizitzarako erakunde eta elkarteen artean kezka sortu du zenbait erakunde eta hedabidek, gazte hauek kriminalizatzeko erakutsitako nahiak.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak uda amaieran bakarrik iritsitako 260 adin txikiko haur eta gazte zituen zaintzapean

2019-09-12
Nafarroako Gobernuak uda amaieran bakarrik iritsitako 260 adin txikiko haur eta gazte zituen zaintzapean. Azken urteetan, geroz eta haur eta gazte gehiago iristen dira atzerritik heldurik lagundu gabe.