Skip to main content

Azken bideoak: Hezkuntza

bideoa prestatzen
Batasun sindikala “apurtzen” saiatzea egotzi diote sindikatuek Kristau Eskolari

2019-05-08
Itunpeko ikastetxeetan nagusi den patronalak, bestalde, esan du baduela negoziatzeko borondatea baina sindikatuen eskariek 'marko arautzailea' gainditzen dutela. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzan ikasturteko 23. greba eguna izan dute asteazken honetan, Bilboko Udaltzaingoaren arabera, 3.500 pertsona batu dira manifestazioan. Oraindik, baina, urrun daude bi aldeak Adierazpenak egin ditu Miren Zubizarreta ELAko ordezkariak. Lan-hitzarmena 10 urtez berritu gabe izan ostean, erosteko ahalmena berreskuratzea, DBHko irakasleen soldatak hobetzea eta behin-behineko langileen lan-baldintzak hobetzea eskatu dute. Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak ohar batean azaldu duenez, alde guztien asmoa da ikasleei eta horien familiei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea eta, hori dela eta, gatazka ikasgeletara ez lekualdatzea defendatu izan du. Gaurko eta biharko grebak ikasturteko azkenak dira.
bideoa prestatzen
Katxiporreta II misioak Pirritx, Porrotx eta Marimotots estratosferara bidali ditu

2019-05-07
Bergarako Aranzadi ikastolak estratosferara bidali ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunak. Misioa, Katxiporreta II bezala izendatua, NASA-ren proiektu baten barruan kokatzen da, zientzia gazteen artean dibulgatzeko helburua duena. Bi metroko heliozko puxika batean, pailazoak 30km gora bidali zituzten, gerora jaitsiera eta lurreratze kontrolatu batekin. Pailazoak Aragoiko Sabada eta Ejea herrien artean lurreratu ziren, eta misioa arrakastatsua izan zen.
bideoa prestatzen
Ramon Gonzalok NUPeko errektoretzarako hautagaitza aurkeztu du

2019-04-30
Ramon Gonzalo Garciak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzarako hautagaitza aurkeztu du gaurkoan. Gonzalo egungo errektoretza taldeko kide da, eta egindako akatsak zuzendu eta unibertsitateari bultzada integrala emateko konpromezua hartu du.
bideoa prestatzen
Hirugarren itxialdia hasi dute gaur lanbide heziketako irakasleek

2019-03-12
2007ko errege dekretua aurreko urtean aplikatzeak bere lan baldintzak aldatzea ekarri du. Honen aurrean irtenbiderik ematen ez zaiela ikusita hasi dute protesta.Urtarrilean egin zuten lehen itxialdia Mendizabala ikastetxean, Gasteizen arlo honetako Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat irakaslek. 3 astez egon ziren itxialdian. Handik Gipuzkoakoak batu zitzaizkien eta gaur Bizkaiko irakasleek egin dute bat, astero herrialde batean egingo dituzte itxialdiak. Eskatzen dutena da zerredetan dauden lizentziaturadun irakasleen eskubide berdina izatea. Oposaketetara presentatzeko aukera eta lan finko baterako aukera izatea. Bi bilera egin dituzte Hezkuntza Delegaritzarekin akordio batera heldu gabe, hirugarrena daukate orain. Adierazi dute, ikasleei ez diela eragingo eta klaseak berdin berdin emango dituztela.
bideoa prestatzen
Adostuz Euskadiko Irakasle Jubilatuen Elkarteak erreklamazioa jarri du beren kalte-ordaina exijitzeko

2019-03-07
2000 irakasle jubilatutik gora batu dira erreklamaziora. Jubilatzeko erabakia hartzeko arrazoia azaldu dute. Gobernuak irakaskuntzako hitzarmenaren zati hau etenaldian dauka, kostuak bere gain ezin hartu dituela argudiatuta. 2012tik, hasi zirenetik, igotzen ari da zorra, momentu honetan 80-120 milioitakoa da. Azaldu dute, beti adierazi dutela elkartetik gauzak errazteko borondatea, zatika ordaintzea esaterako. 2200 bazkide dira eta gehiengoak jarri du erreklamazioa. Irakasle jubilatuen bi herena dira momentu honetan. Eusko jaurlaritzari erantzukizunak eskatu dizkiete. Hezkuntzako sindikatuen babesa daukate eta adierazi dute erreklamazioak jartzen jarraituko dutela eta beraz, jendeak batzeko iniziatibara aukera daukala oraindik ere.
bideoa prestatzen
Erorien monumentua aldatzeko proposamenak martxoaren 7 arte ikus daitezke Condestable Jauregian

2019-02-20
Zazpi dira Ideien Nazioarteko leihaketan “Erorien monumentua” eta bere hiri ingurunean eraldatzeko aukeratuak izan diren proposamenak. Ekarpenak egiteko epea bi astez egongo da zabalik