Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
80 eragile sozial baino gehiagok babestu dute Nafarroan euskararen ofizialtasuna eskatuko duen mobilizazioa

2018-10-24
80 eragile sozial baino gehiagok adierazi dute haien atxikimendua larunbatean Iruñean izango den mobilizaziorako, euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin eskatzeko. Era berean, EH Bilduk zonifikazioa gainditzen duen euskararen lege berria egiteko konpromisoa berretsi du, eta Kontseiluak deitutako manifestazioa babestu du ere bai.
bideoa prestatzen
Errigorak udazkeneko kanpaina berria abian jarri du

2018-10-24
Udazkeneko kanpaina jarri du abian Errigorak 5. urtez. Kanpainaren aurkezpenean, Errigorako kideek azaldu dutenez, oraindik Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren erronkak oso handiak dira eta 5 urteko ibilbidearen ondoren, denon artean euskarari bultzada ematea inoiz baino garrantzitsuagoa dela adierazi dute. Kanpaina urriaren 25ean, ostegunarekin, hasiko da eta azaroaren 14ra bitarte iraungo du.
bideoa prestatzen
Euskara Iruñeko berezko hizkuntza bezala definitu du Udalak bere ordenantza berrian

2018-10-23
Euskararen ordenantza berriaren proposamena aurkeztu du Iruñeko Udalak. Horren bidez, euskara Iruñeko berezko hizkuntza bezala definitzen du eta Udalaren komunikazioa elebitan izatea bermatzen du bai eta herritarrak elebitan artatuak izateko eskubidea ere. Horrela, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu eta egungo araudi eta errealitate sozialera moldatu nahi du.
bideoa prestatzen
Nafarroa Oinez inklusibo eta jendetsua

2018-10-21
Arrakastatsua izan da aurtengo Nafarroa Oinez, Iñigo Aritza Ikastolak antolatuta. Igandearekin milaka euskaltzale hurbildu dira Altsasuraino Nafarroako ikastolen aldeko egunarekin bat eginez. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak nabarmendu zuen egunaren garrantzia, oztopoen gainetik, euskara bizi eta euskaraz bizi ahal izateko.
bideoa prestatzen
Nafarroa Oinez 2018rako dena prest

2018-10-17
Dena prest dago jada aurtengo Nafarroa Oinez ospatzeko. Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak antolatu du eta jaialdi inklusiboa egin nahi izan dute, behar bereziak dituzten pertsonendako ere bideratutakoa, alegia. 4 kilometro eta erdiko ibilbidea izanen da eta egitarau zabala prestatu dute adin guztietako lagunei zuzenduta; besteak beste, Zartako-k, Anita Parker eta Oihan Vega izanen dira.
bideoa prestatzen
Euskararen lege berriak nafar guztien hizkuntza-eskubideak bermatu behar dituela defendatu du Behatokiak

2018-10-10
Nafarroako euskararen lege berriak nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatu behar dituela nabarmendu dute batzorde berezian parte hartu duten eragile guztiek. Izan ere, Hizkuntz-Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik salatu duen bezala, egungo legeak eskubidea aitortzen badu ere, ez du bermatzen beteko denik.