Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Hizkuntza Gutxituen Europako Itunak ezarritako konpromisoen gabeziak salatu ditu Behatokiak

2018-12-12
Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren 5. ebaluazioaren harira, Espainiako Estatuak hartutako konpromisoetan gabezia nabarmenak daudela salatu du Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak. Aurretik ere lege aldaketak egin beharra zegoela jakinarazi izan arren, Espainiako beste alde batera begiratu duela salatu du Behatokiko zuzendariak.
bideoa prestatzen
Euskaraldia hasi bakarrik egin da

2018-12-04

Euskaraldia "epe luzerako lanaren abiapuntua" izan dela eta "aurreikuspen guztiak" gainditu dituela nabarmendu dute. Euskalgintzako eragileen eta erakunde publikoen arteko elkarlanaren balioa nabarmendu dute balorazio agerraldian. Datozen urteetan ere izango du jarraipena ariketa sozialak, hain justu, elkarlan horretan eta ‘Ahobizi’ zein ‘Belarriprest’ roletan sakondu nahiko lukete.

bideoa prestatzen
Euskaraldia modu arrakastatsuan ospatu dute Etxebarrin

2018-12-03
Euskaraldia modu arrakastatsuan ospatu dute Etxebarrin, orotara 699 Ahobizi eta Belarriprest egon baitira. Bertako hamaikakoa aukeratzeaz gain, hainbat izan dira hamaika egun hauetan zehar antolatutako ekimenak. Amaierako ekitaldian, balorazioa eta irakurketa osoa plazaratu zuten, txokolatada eta kantaldi batekin lagunduta.
bideoa prestatzen
Euskarekiko jarrera aldaketa nabaritu dute euskaraldiarekin Muskiz herrian

2018-12-04
Euskal Herriko beste herrietan bezala Muskizen ere euskaraldia ospatu dute, 11 egunetan 500 pertsonatik gora ibili dira txapa paparrean eramanez herritik euskara praktikara eramaten. Muskiz herriko sektore desberdinetako belarriprest eta ahobizi batzuekin elkartu gara beraien bizipenak ezagutzeko.
bideoa prestatzen
Ehunka lagun bildu ziren Biziprest egunean

2018-12-02
Bilbon ospatu zen Biziprest egunean ehunka ahobizi eta belarriprest bildu ziren. Egun osoko egitaraua antolatu zuten Igandean Bilbon, hasteko, argazki erraldoia atera zuten Zubizuriko eskilaretan, ostean, Ledesma kalean Deportivo frontoiraino zehar giro polita izan zuten bertaratuek txarangaren. Itxiera KAFE ANTZOKIAN egin zuten: Yogurinha Borova eta Garilak 26-ren emanaldiekin. Euskaraldiak bide arrakastatsua izan du Bilbon, hiriko hainbat sektorek, instituzionalak barne, zein eragilek inplikazio aktiboa erakutsiz.
bideoa prestatzen
Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin

2018-11-22
Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin. Euskaraldia bezalako ekimenak oraindik ere beharrezkoak izatea deitoratu du Iruñeko alkateak. Era berean, sinbolikoki daukan garrantzia nabarmendu du, euskara Iruñeko berezko hizkuntza dela agertzeko garrantzitsua delarik.