Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
"Erraza da" proiektu pilotua martxan jarriko da merkataritza eta ostalaritzan euskara sustatzeko

2019-03-20
Parte Zaharreko jatetxetan eta tabernetan euskara ez dakiten zerbitzariei eta langileei zuzendutako ekimena sortu du Donostiako Udalak, gutxieneko ulermena izan ahal dezaten. 'Merkataritza eta ostalaritzan ere euskaraz' egitasmoaren baitan garatu du Euskara Zerbitzuak 'Erraza da' proiektu pilotua. Martxoaren bukaeran hasi eta hiru hilabetez luzatuko da ekimena. Egunean bi hitz/esamolde ikastea da proiektuaren muina eta, horrela, hiru hilabetetan 200 hitz/esamolde ikasita, gutxieneko ulermena izateko gaitasuna izango dutela uste dute antolatzaileek.
bideoa prestatzen
Aurten ere Korrikaren erabateko jarraipena egingo du Hamaika Telebistak

2019-03-11
Aurten ere Korrikaren jarraipen osoa egingo du hamaika telebistak, hori bermatzen duen hitzarmena sinatu dute Iñaki Uria Hamaika telebistako zuzendariak, Asier Amondo Korrikako arduradunak eta Mertxe Mujika AEKko koordinatzaile nagusiak. Apirilaren 4tik 14ra egunero kilometro guztien irudiak jasoko ditu Hamaika Telebistak.
bideoa prestatzen
Mozal legea probestuz isuna jarri diote, Ertzainei euskaraz hitz egin ondoren

2019-02-06
Euskal herrian Euskaraz jarduteagatik Donostian Ernaiko kide batek jasotako isuna salatu dute gaur Ernaik eta Euskal herrian Euskarazek. Mozal legea aprobetxatuta jarri diote isuna Eneka Alvarezi. 2018ko Maiatzean Donostian egindako “Bizitza da Handiena mobilizazioen baitan, dokumentazioa eskatzen ari zitzaion ertzainari euskaraz egiteko eskatu zion. Behin eta berriz gaztelera hutsean identifikazioa eskatu ondoren, azkenean beste agente batek euskaraz eskatu zionean arazorik gabe eman zion dokumentazioa Alvarezek. Argiari salaketa jarri diote, une hori erakusten duen bideoa sareetara igo eta euskararekin lotzeagatik.
bideoa prestatzen
Euskaltzaindiak Jagon kongresua ospatuko du Iruñean urtarrilaren 17 eta 18an

2018-12-19
Euskaltzaindiak Hizkuntza gutxiagotuak hizpide izango ditu Iruñean ospatuko duen Jagon jardunaldian. Elkartearen Mendeurrenaren harira, urtarrilean ospatuko den batzarrak, hizkuntza gutxituen buruzko ikuspegia landu eta aurreratzeko helburua izango du. Osotara hogeita bat hizlarik parte hartuko dute eta euskal hiztun guztiei irekitako batzarra dela nabarmendu dute hizlariek.
bideoa prestatzen
Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia: “Zer gertatzen ari da Nafarroan euskararen legearekin?”

2018-12-13
Nafarroako Euskararen Legearen 32. urteurrenaren harira, horren inguruan egindako lanaren balantzea egin du Kontseiluak. Bere idazkari nagusi den Paul Bilbaok euskararen lege berria sortzeko batzorde bereziak hartutako norabidea kolokan jarri du eta Foru Parlamentuari dei egin dio euskararen lege berriak aurrera egin dezan lanean jarraitzeko.