Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Gaztelania hutsean egindako agerraldian, euskararen "inposaketa" salatu du Bilboko Alderdi Popularrak

2019-10-21
Hurrengo osoko bilkuran “udalaren lan-eskaintzak egungo errealitate linguistara egokitu behar direla” eskatuko du Alderdi Popularrak. Izan ere, lan-eskaintza publiko gehienetan euskara derrigorrezkoa da eta Popularrek hori aldatu nahi dute, euskara alde batera utziz.
bideoa prestatzen
Garikoitz Goikoetxea: "Euskararen batasuna izan da Euskaltzaindiaren mugarri nagusia 100 urte hauetan"

2019-10-10
Mendea bete du Euskaltzaindiak. Hamarkada hauetan euskara batua izan du zeregin nagusia: batasunaren oinarriak ezartzea eta sendotzea. Garikoitz Goikoetxea, Berriako kazetariarekin aztertu dugu mendeurrena.
bideoa prestatzen
XI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia ospatu da Tolosan

2019-10-09
Aurtengoan Euskaraldiaren lehen edizioa aspektu ezberdinetatik aztertu dute jardunaldian parte hartu duten adituek; Horren adibidea da, Euskaraldia bat emaitzen azterketa ikerketa, Pello Jauregiren zuzendaritzapean egin dena.
bideoa prestatzen
Euskaraldiaren lehen edizioa aztergai XI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian

2019-10-07
Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak elkarlanean antolatu dute Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren hamaikagarren edizioa. Urriaren 9an, asteazken honetan, ospatuko da Tolosako Topic zentroan.
bideoa prestatzen
'Arnasa Gara' ekimena aurkeztu dute, euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea eta aitortza helburu

2019-09-30
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ‘Arnasa Gara ‘ ekimena aurkeztu dute gaur, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea, aitortza eta kontzientziazioa indartzea da proiektuaren helburua, gune horietako herritarrak euskararen indarberritzean duten garrantziaz jabe daitezen.
bideoa prestatzen
Haurrak euskaraz Marion lakuan, Mintza Lasai ekimenaren baitan

2019-09-26
6 eta 8 urte bitarteko 116 haur bildu dira Miarritzeko Marion aintzira inguruan, euskara ikasgeletatik atera eta euskaldunen arteko harremanak sustraitzeko.