Skip to main content

Azken bideoak: Auzo elkarteak

bideoa prestatzen
Atxuriko tren geltokiaren erabilera publikoa aldarrikatu dute

2019-05-06
Atxuriko tren geltokiak geltoki izateari utziko dio aurki. Libre geratuko den eraikina auzoarentzat izan dadila eskatzeko sortu zen Lokomotorak. Euren proiektua aurkeztu dute. 300 pertsona baino gehiagok parte hartu dute erakinaren inguruko elkarrizketetan. Ondorio orokorra izan da espazioa publikoari irekita egon behar dela eta izaera soziala izan behar duela. Erabilera anitzerako tokia izateaz gain, azpimarratu dute Atxurin ez ezik inguruko auzoetan ere ez dagoela aisialdirako toki itxirik, beraz, behar hori beteko lukeela.
bideoa prestatzen
Etxegabetzeak gelditzeko eskatu dute hainbat eragilek Bilbon

2019-05-02
Bizkaiko etxegabetzeak jasan dituzten familiak eta egoera hau salatzearen aldekoak batu dira gaur goizean Bilboko Alokabide-Vicesa bulegoen aurrean. Honekin batera elkartasuna adierazi nahi izan diote etxebizitza duin baten alde borrokan dabilen Maria José Porriñori. Adierazi dute mobilizazioarekin salatu nahi dutela epaileek eta udaletxeek sinatutako etxegabetzeen lankidetza hitzarmenaren hauste sistematikoa. Azaldu dutenez epaileek udaleko gizate-zerbitzuei jakinarazi behar die kaleratzea, kalteberatasun txosten egokia igorri eta ondoren Etxebideren bitartez etxebizitza aukera bat eskaini. Hau betetzen ez dela ikusita azpimarratu egin nahi izan dute Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna kaleratzeetan. 2015eko Euskal Etxebizitzaren legea hausten ari dela argudiatuta.
bideoa prestatzen
Katalina Foixekoa etorbidearen plaka jarri du Iruñeko Udalak

2019-04-29
Iragan abenduan Iruñeko udalak jakinarazi zuen gaur arte Armada etorbidea izandakoaren izen aldatzea.Udaletxeko hiri mugikortasunerako langileek jarri dute Foixeko Katalinaren, 1517rarte Nafarroako Erresumako erregina izandakoaren izena daraman plaka.
bideoa prestatzen
Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea egin du Gasteizen

2019-04-03
Kaleratzeak Stop plataformak Gasteizko Foru kalean elkarretaratzea egin du Josek apirilaren 11n pairatu behar duen kaleratzea salatzeko eta erakundeen esku-hartzea eskatzeko. Jose, kaleratua izango den La Puebla de la Barkako (Errioxar Araba) biztanlea da, hostalaritzan lan egindakoa eta 2010ean bizkarrezurrean lesioa sufritu zuena. Urte batez bajan egon ostean, kaleratua izan zen eta han eta hemenkako aldi baterako lanetan egon da. Diru sarrera ez-finkoekin, ezinezkoa izan zaio Ibercaja kutxarekin duen hipotekari aurre egin. Hortaz, zazpi hilabetez ezin ordaindu eta gero, Ibercajak mailegua erreklamatu egin dio. Etxea enkantera atera eta %70ko balioan saldu egin zen, eta Joseri 7.000 euroko zorra ordaintzeko eskatzen diote.
bideoa prestatzen
Metroko lanek eragiten dituzten zaratak eta bibrazioak salatu dituzte bizilagunek

2019-03-28
Kalteturiko 180 auzotarrek sinatutako salaketa bazteratua aurkeztu dute astelehen honetan gaian zeresana izan dezaketen erakundeetan. Zehazki, Eusko Jaurlaritzan, Donostiako udaletxean, eraikuntza lanak egiten ari den Eusko Trenbide Sareak enpresan eta Arartekoan. Osasuna, Amara Gaina, Autonomia eta Amara kaleetako etxebizitzetan bizi dira salaketa sinatu duten herritarrak. Erakunde publikoak egin dituzte gertatzen ari denaren arduradun, eta salatu dute ez Jaurlaritzak ez Donostiako Udalak ere ez dietela orain arte knponbiderik eman.
bideoa prestatzen
Eurocopa honi EZ plataforma, 2020an ospatu behar den Eurocopa Bilbora ekartzearen kontra

2019-03-27
Eurocopa honi EZ plataformak prentsaurrekoa egin zuen atzo San Mames zelaiaren aurrean, 2020. urtean egingo den eta Bilbo egoitzetako bat izango den Eurocoparen etorrera salatzeko. Eurokoparen 16.edizioa izango da 2020koa, eta Espainian eta beste 11 estatutan ospatuko da. Espainiako partiden baitan, Bilbon taldeen faseko 3 partida eta final zortzirenetako beste partida bat jokatuko da. Eurocopa honi EZ plataformak gogor kritikatu du EAJ-k txapelketa Euskal Herrira ekarri izana, Euskal Selekzioari ofizialtasuna ukatzen zaion bitartean.