Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
7 eta 5 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete Iratxe Sorzabal eta David Plari

2019-02-05
ETAko kide izatea leporatzen die epaimahaiak. 2015ean atxilotu zituzten biak Baigorrin. Ordurako 5 urte zeramatzaten erakundeak konponbiderako eratutako ordezkaritzan lanean. Fiskalak eskatutakoak baino zigor apalxeagoak ezarri dizkie epaimahaiak. 6 urteko zigorra eskatzen zuen Plarentzat ministerio publikoak, eta 9 urtekoa berriz Sorzabalentzat. Sorzabalen kasuan, espetxealdiaz gain estatu frantziarrean geratzeko debekua ezarri diote. Ez hala Plaren kasuan. Errekurtsorik ezean, pare abt hilabetean gera liteke aske azken hau. Prokuradoreak 10 eguneko epea du helegitea aurkeztu ala ez erabakitzeko. Xantiana Cachenaut, bien abokatuak sententziaren lehen balorazio positiboa egin du. (Azaldu duenez, bere iritziz auzitegiak kontutan izan du egungo testuinguru politikoa, eta ETAko bi kide ohiek bide horretan izan duten funtzioa.
bideoa prestatzen
Bere jarduera finantzatzeko Kinkea 2019 kanpainia abiatu du Etxerat elkarteak

2019-02-05
Etxerat-ek Kinkea 2019 kanpaina aurkeztu du. Hainbat artistek egindako artelanen salmentari esker, euskal presoen senide eta lagunek elkartearen helburua da bere jarduna finantzatzeko diru iturria lortzea. Orotara, 80.000 litografia hedatuko dituzte. Era berean, Etxeratek Espainiako Gobernuari eskatu dio “hitzetatik ekintzetara” igarotzeko, urrunketaren ondorioz asteburuan gertatutako bi istripuak direla-eta.
bideoa prestatzen
Larunbatean aurkeztu zuten Tortura Pairatu Duten Pertsonen Nafarroako Sarea

2019-02-02
Larunbatean aurkeztu zen Iruñean Tortura pairatu duten pertsonen sarea. Elkartearen helburua Nafarroan poliziaren torturak ikertzeko lan independiente eta profesional bat abiaraztea da, Auzitegi Konstituzionalak jarritako traben aurrean.
bideoa prestatzen
"Elkarrekin arnasteko ordua da" lelopean aurkeztu dute 40 minutu rock jaialdia

2019-01-31
Elkartasun jaialdiaren 5. Edizioa bi egunekoa izango da: otsailaren 22 eta 23an ospatuko da aurten. Ostiralean Pirritx, Porrotx eta Marimototxekin hasiko da jaialdia, Elkartasun dantzaldiarekin. Eragile eta esparru desberdineko jendea batuko da bertan, hazkuntza komunitatea, mugimendu feminista, musikariak, bertsolariak etab. Etxerako giltzak ikuskizunaren tartea izango da ondoren, 40 minutu irauten duen ikuskizuna. Larunbatean, goizeko 10.30etan irekiko dira Landakoko ateak eta egun osoko kontzertu egitarauari emango zaio hasiera.
bideoa prestatzen
Altsasuko auziaren helegiteen kasua, epaiaren zain gelditu da

2019-01-23
Epaiaren zain gelditu da gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean Altsasuko gazteen atxiloketen eta sententzien gainean jarritako helegiteen inguruko auzia. Aurreko epaiketetan parte hartzerik izan ez zuten zortzi lekukok deklaratu dute gaurko bistan.
bideoa prestatzen
Mikel Albisu aske geratu da

2019-01-22
Mikel Albisu euskal presoa aske geratu zen astearte iluntzean, Madrilgo Barajas Aireportuan, estatu frantziarrean ezarritako zigorra bete ondoren. Joan den larunbatean irten zen Albisu Reauko espetxetik baina orduz geroztik Parisko atxikimentu zentru batean izan dute, harik eta astearte arratsaldean hegazkin batera igo eta Madrila bidali duten arte.