Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Altsasuko auziaren helegiteen kasua, epaiaren zain gelditu da

2019-01-23
Epaiaren zain gelditu da gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean Altsasuko gazteen atxiloketen eta sententzien gainean jarritako helegiteen inguruko auzia. Aurreko epaiketetan parte hartzerik izan ez zuten zortzi lekukok deklaratu dute gaurko bistan.
bideoa prestatzen
Mikel Albisu aske geratu da

2019-01-22
Mikel Albisu euskal presoa aske geratu zen astearte iluntzean, Madrilgo Barajas Aireportuan, estatu frantziarrean ezarritako zigorra bete ondoren. Joan den larunbatean irten zen Albisu Reauko espetxetik baina orduz geroztik Parisko atxikimentu zentru batean izan dute, harik eta astearte arratsaldean hegazkin batera igo eta Madrila bidali duten arte.
bideoa prestatzen
Sarek Fernando Grande-Marlaskarekin bildu nahi du

2019-01-15
Iragan den larunbatean, 85000 lagunek indarrean dagoen espetxe politikaren amaiera eskatu zuten Baiona eta Bilboko kaleetan. Astelehenean, Hamaika Telebistako Hiriburuan saioan, Sareko bozeramaile Inaxio Oiartzabal elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Oiartzabal, pozik azaldu zen herritarrek emandako erantzunarekin. Horrekin batera, Madril eta Pariseko gobernuei urrats berriak eskatu dizkiete eta gaia tratatzeko Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroarekin bildu nahi dutela baieztatu zuen.
bideoa prestatzen
Inaxio Oiartzabal (Sare): "Ideologia ezberdinak dituzten pertsonen arteko lankidetzan sakondu behar dugu"

2019-01-14
Iragan den urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon egindako mobilizazioek 85000 pertsona bildu zituzten, euskal presoen eskubideen alde. Hiriburuan saioan, Inaxio Oiartzabal Sareko kidea izan dugu, manifestazioen balantzea eginez eta aurrera begirakoak aztertuz, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko egoerak gainditzea lehentasun gisa markatuz.
bideoa prestatzen
Presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsuen ostean, Sarek Grande Marlaskarekin bildu nahi du

2019-01-14
85000 lagunek euskal presoen eskubideen alde Baionan eta Bilbon egindako manifestazioetan parte hartu zuten. Madril eta Pariseko gobernuei salbuespeneko neurriak bertan behera utzi eta presoen auzia konponbide klabeetan kokatzea eskatu zuten. Horiek horrela, mobilizazioen biharamunean, Sarek Fernando Grande Marlaska espainiako Barne ministroarekin bilera egin nahi duela konfirmatu zuen.