Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Sarek Iruñeko Oblatas eta Santa Engrazia zubiak giza kate baten bidez lotzeko deia egin du

2019-09-17
Sarek urriaren 5ean Iruñeko Oblatas eta Santa Engrazia zubiak giza kate baten bitartez inguratu eta lotzeko deia luzatu du. Ekimenaren bitartez, presoak euskal presoak etxeratzeko zubi-lanaren garrantzia azpimarratu nahi du elkarteak.
bideoa prestatzen
Ez da fiskaltzarekin eta akusazioarekin adostasunera heltzen den lehen aldia

2019-09-16
2016ko urtarrilean 04/08 makroepaiketako auziperatuek karguak onartu eta espetxe zigorra ekidin zuten. Urte bereko maiatzean, 9 kide epaitu zituzten Ekineko zuzendaritzako kide izatea leporatuta. Segobiako operazioko auzipetuen bidea hartuta, akordioa adostu zuten 9ek. Gaur, 11/13 sumarioko akusatuek karguak onartu dituzte eta espetxea saihesteko akordiora iritsi dira fiskaltza eta akusazioarekin.
bideoa prestatzen
Espetxea ekidin dute 47 akusatuetatik 45ek 11/13 sumarioan

2019-09-16
Fiskaltzarekin akordioa lortuta espetxea sahiestu dute 11/13 sumarioan auziperatutako 47 herritarretatik 45ek. Akusatuek karguak onartu dituzte eta urte t'erdi eta bi urte arteko zigorrak proposatu ditu fiskaltzak ia guztientzat, ETAn parte hartze aktiboa leporatuta. Arantza Zulueta eta Jon Enparantzari, berriz, ETAko buruzagi izatea leporatu eta 3 urte t'erdi eta bi urte eta 7 hilabeteko zigorrak ezarri dizkiete, hurrenez hurren. Bi hauek, beraz, espetxean bete beharko dituzte geratzen zaizkien bost hilabeteak.
bideoa prestatzen
Babes zabala espero dute 11/13 makroepaiketako auziperatuek larunbateko manifestazioan

2019-09-13
Jon Maiaren manifestuak 11.300 atxikipen jaso ditu eta auziperatuek eskerrak eman dizkiete babesa erakutsi dieten herritar, eragile eta elkarte guztiei. "Giza eskubideak, askatasuna, etorkizuna. Herrian" lelopean Bilboko La Casilla plazatik abiatuko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute.
bideoa prestatzen
Presoen egoeraren inguruko txostena aurkeztu dute NBEan Sarek eta Ikasmirak

2019-09-11
Euskal presoen eskubideak urratzen dituen salbuespen legediaren txosten bat aurkeztu dute Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Kontseiluan. Aurten, Espainiari dagokio NBEak aldiro egiten duen giza eskubideen azterketa. Hala, txosteneko informazioa kontuan hartzea da Sare eta Ikasmiraren asmoa.
bideoa prestatzen
Gehiengo sindikalak elkarretaratzeak egin ditu 11/13 makroepaiketa salatzeko

2019-09-06
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak 11/13 sumarioan auziperatutako 47 herritarrei babesa erakutsi die Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean egindako elkarretaratzeetan. Herritarren ekintza politiko eta profesionala epaituko dutela salatu dute sindikatuek eta irailaren 14an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute