Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoaren irudia
Atxilotuak askatzeko eskatu dute hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalek Bilbon

2014-01-10

EPPKren bitartekaritza taldeko kideen kontrako polizia operazioa salatzeko agerraldia egin dute gaur Bilbon hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalek "konponbideari erasorik ez" lelopean. Presoen eskubideak errespetatzeko eta atxilotuak askatzeko eskatu dute. Era berean Espainiako Gobernuak bake prozesua geldiarazteko antolatutako estrategiaren adierazgarritzat jo dute operazio hau.

bideoaren irudia
Elkarrizketa | Amets Martinez (Tantaz Tanta)

2014-01-10

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Amets Martinez Tantaz Tanta ekimeneko ordezkaria izan dugu. Urtarrilaren 11ko mobilizazioa debekatu aurrez hitz egin dugu berarekin, eta nahiz eta gertatu denaren baloraziorik ez eman, azken asteetan egin duten lanari buruz aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
Ibai Bilbao (Etxerat): "2014a sakabanaketa bukatuko den urtea izango da"

2014-01-07

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Ibai Bilbao Etxerateko Bizkaiko Koordinatzailea izan dugu. Tantaz Tantaz ekimenaren aurkako salaketa jarrita eta EPPKren agiria mahai gainean, bake prozesuaz eta presoen egoeraz hitz egin dugu berarekin.

bideoaren irudia
Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena antolatu dute Gernikan

2013-10-24

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena antolatu dute hainbat eragilek azaroaren 9rako Gernikako Astran.

bideoaren irudia
Alfonso Zenon: "Europa ikusten ari da Espainian giza eskubideak kolokan daudela"

2013-10-22

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Alfonso Zenon abokatua izan dugu. Parot Doktrinaren inguruan hitz egin dugu berarekin batez ere. Ines Del Rio kartzelatik atera berri den honetan, Estrasburgoko ebazpenak gainontzeko euskal presoei nola eragingo dien azaldu digu Zenon abokatuak.

bideoaren irudia
Jon Iñarritu: "Autodeterminazioan adostasuna alde bakarrekoa izan beharko da"

2013-10-22

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jon Iñarritu Amaiurreko diputatua izan dugu. Autodeterminazio eskubideaz, galdeketaz eta Estrasburgoko ebazpenaz hitz egin dugu, besteak beste.