Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Etxeratek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko

2019-06-13
2017an, ibilbide juridiko bati ekin zioten EPPK euskal preso politikoen kolektiboak eta bide horren balantzearen emaitzak “gazi gozoak ” direla adierazi du Onintza Ostolaza abokatuak, Etxeratek gaur egin duen prentsaurrekoan. Abokatuak jakinarazi duenez, denbora honetan 53 euskal preso politiko gelditu dira aske, horietako gehienak kondena osoa beteta; hortaz, 213 euskal preso daude gaur egun Estatu espainiarreko kartzeletan. Horietatik bi herenek (142 presok) hasi dute ibilbide juridiko berria. Kaleratzeak lortu asmoz, gradu aldaketak eskatzen hasi dira edota espetxe sistemak presoen esku jartzen dituen lanpostuetan izen ematen. Abokatuek, baina, salatu dute espetxeetako Tratamendu Batzordeen jarrera erasokorra dela, eta presoek egindako urratsak gutxietsi eta zailtasunak jartzen dizkietela. Horrela, abokatuek eskaera zehatzak egin dizkiete espetxe bakoitzeko tratamendu batzordeei, espetxe zuzendaritza orokorrari eta, beraz, gobernu espainiarrari: “Utz diezaiotela iraganeko espetxe politika ezartzeari; laga diezaietela presoei banakako bidea egiten, eta errespeta dezatela behingoz beren legedi arrunta”. Zaintza epaitegi zentralari, berriz, exijitu diote “espetxe politika iraganeko politika antiterroristatik at uzteko eta ausardiaz jokatuz, errespetatzeko presoen eskubideak”. Bestalde, Etxerateko senideen izenean, Urtzi Errazkinek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko.
bideoa prestatzen
Frankismoaren Dekonstrukzioa Egiten erakusketa ireki dute

2019-06-13
Frankismoaren Dekonstrukzioa Egiten erakusketa ekaianaren 21erarte egongo da ikusgai Iruñeko Sarasate pasealekuan. Azkeneko urteetan kendutako zenbait ikur frankista biltzen dituen formatu txikiko erakusketa honek. Ana Ollo Herri Harremanetarako jarduneko kontseilariak, memoria historikoarekiko konpromisoa berretsi du.
bideoa prestatzen
Kataluniako buruzagi independentistek uste sendoei eutsi diete euren azken alegatuan

2019-06-12
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketan, defentsako abokatuek euren ondorioak aurkeztu dituzte. Andreu Van den Eyndek zehaztu dutenez, ez da matxinadarik egon eta desobedientziaren irakurketa okerra egin dela nabarmendu du. Arratsaldean zehar, akusatuek, banan banan, euren azken alegatua egin dute. Oriol Junquerasen hitzak bereziki deigarriak izan dira, auzia berriro ere bide politikoetara ekarri behar dela aldarrikatuz
bideoa prestatzen
Bere aurkako epaiketa errepikatzeko eskatu du Josu Urrutikoetxeak

2019-06-03
ETAko buruzagi politiko izandakoa maiatzaren 16an atxilotu zuten Frantziako Sallanches. Parisko Auzitegiak 2017ko ekainean kondenatu zuen, 2011-2013 artean ETAko egitura politikoan parte hartzea egotzita. Urrutikoetxearen kontrako epaia bera aurrean egon gabe ebatzi zenez, aurreko urtekoari uko egin eta beste epaiketa bat izateko aukera ematen diote Urrutikoetxeari Frantziar estatuko legeek. Bestalde, joan den ostegunean, Josu Urrutikoetxea aske uzteko eskatu zuen intelektual talde batek Liberation egunkari frantziarrean idatzitako iritzi artikulu batean. Guztira, 65 pertsona entzutetsuk sinatu dute eskaera tartean, Noam Chomsky, Slavoj Zizek edo Genevieve Fraisse. Urrutikoetxearen atxiloketa "albiste txarra" dela diote agirian, eta euskal gatazkaren konponbiderako euskal presoaren lana "ezinbestekoa" izan dela diote. Bere lanaren garrantzia aipatu ondotik, "espazio politiko bat" irekitzeko eskatzen diote idatzian franztiar estatuari.
bideoa prestatzen
Urrutikoetxearen atxiloketak hainbat erreakzio eragin ditu goizeko lehen ordutik

2019-05-16
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, Urrutikoetearen atxiloketa bakea oztopatzeko saiakera bat da, eta ez da kasualitatea atxiloketa hauteskunde kanpainan egin izana. Adierazi du badela Euskal Herrian egoera politikoa gaiztotu nahian dabilenik, baina alferrik ari direla ziurtatu du.
bideoa prestatzen
Bonnevilleko espetxera eraman dute Josu Urrutikoetxea

2019-05-16
Gaur goizeko lehen orduan atxilotu dute alpe frantziarretan. Urrutikoetxeak berak eskatuta ospitalera eraman dute mediku azterketa egitera, baina arratsaldeko lehen orduan berriz ere Gendarmeriaren komisaldegira eraman dute, bertak ohedabideen arabera.