Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoaren irudia
Konponbide prozesua bultzatzeko jardunaldiak antolatu ditu Foro Sozialak

2014-06-04

Gizartea aktibatu eta preso eta iheslarien inguruan soluzioak zehazteko jardunaldiak antolatu ditu Foro Sozialak hilabete amaierarako. Preso eta iheslarien aferaren inguruan proposamenak zehazteko eztabaida ireki eta soluzio berriak definitu nahi dira bertan.

bideoaren irudia
Lau pertsona atxilotu eta beste sei deklaratzera deitu ditu Guardia Zibilak Oiartzunen

2014-06-03

Espainiako Barne Ministerioak nabarmendu duenez, atxilotuek martxoaren 9an Xabier Lopez Peña eta Arkaitz Bellon presoak zirenak omendu zituzten Aritxulegiko basoan, haritz bana landatu eta bien izen-abizenak jarrita. ETAko kideak gurtzeko leku bat sortu izana egotzita atxilotu dituzte laurak, 06:45ean. Xabier Iragorri, Joakin Izagirre, Ramon Gaztelumendi eta Erramun Sagarzazu izan dira atxilotuak, eta beste sei lagun deklaratzera deitu dituzte.

bideoaren irudia
Ehunka korrikalarik parte hartu zuten Lasterbidean ekimenean

2014-05-19

Igandean mila lagun inguru bildu ziren Larrabetzun preso eta errepresaliatuen alde korrika egiteko "Lasterbidean" ekimenean. Aldarrikapena, festa eta kirola uztartu zituzten eta neke aurpegiak egon arren, poza nagusitu zen.

bideoaren irudia
Etxerat-ek dispertsioaren aurka ostegunerako mobilizazioak deitu ditu

2014-05-12

25 urte pasa dira Espainiako Gobernuak dispertsioa abian jarri zuenetik eta beraz, mina eta sufrimendua senidetan uztartu zuenetik. Neurriak, ehundaka istripu eragin ditu dagoeneko, eta 16 izan dira hildakoak. Hau honela, Etxerat-ek mobilizazioak deitu ditu horren kontrako aldarria egiteko. Maiatzaren 15ean 12:00etan Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo dira.

bideoaren irudia
Zulueta eta Enparantza abokatuak erabateko isolamenduan dituztela salatu du Etxeratek

2014-04-24

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei espetxean isolamendua eta bakartzea modu iraunkorrean aplikatzen ari zaiela salatu du gaur Etxeratek Bilbon egindako prentsaurrekoan. Han izan diren Enparantzaren emazteak eta Zuluetaren lagun batek berretsi dute "isolamendua erabatekoa" dela.

 

bideoaren irudia
Presoen abokatuek sakabanaketak ez duela oinarri juridikorik diote

2014-03-19

Aiert Larrarte eta Alfonso Zenon, presoen abokatuek, sakabanaketak ez duela oinarri juridikorik adierazi dute. Presoak dagoeneko hasi dira Euskal Herriratzeko eskakizunak egiten. Lehenengoak gaixo larriak eta 70 urtetik gorakoak izan dira. Orain, itxarotea besterik ez dagoela azaldu dute, Tratamendu Batzordeak sei hilabeteko epea izaten baitu eskera jaso ostean, hau aztertu eta txostena egiteko.