Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Urriaren 1arekin lotutako dokumentazio eta kontratazioen bila sartu da Guardia Zibila Kataluniako Gobernuaren eraikinetan

2019-07-09
Bartzelonako 13. Instrukzio Epaitegiko Alejandra Gil Lima epaileak agindua emanda egin dituzte miaketak. Generalitateaz gain, Lan Kontseilaritzara, atzer Gaietarako Kontseilaritzara, Presidentziara eta kabinete juridikora sartu dira. Epaitegiak auzibidea hasi zuen martxoan 30 pertsonaren aurka, 2017ko erreferenduma antolatzen parte hartu zutela eta hori delitua dela iritzita. Bestalde, fiskaltzak Quim Torra presidentearen inabilitazioa eskatu du urte bat eta zortzi hilabetez. Torrak ez zituen eraikin publikoetatik xingola horiak eta esteladak garaiz kendu.
bideoa prestatzen
Auzia "nazioartekotzeko" asmoa dutela adierazi dute 11/13 epaiketako auziperatuek

2019-07-08
11/13 makroepaiketako auziperatuek nazioarte mailara eraman nahi dute 47 herritarren aurkako epaiketaren salaketa. Azken asteotan Euskal Herri mailan lorutako atxikimenduek indartuta, auzia internazionalizatzeko asmoa agertu dute Bilbon egindako agerraldian. Horrekin batera, irailaren 6, 7 eta 8an herri eta auzo ugaritan egingo diren mobilizazioen berri eman dute eta Euskal Herriko gehiengo sindikalarekin batera gauzatuko dituzten elkarretaratzeetan eta irailaren 14ko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.
bideoa prestatzen
Carola Rackete Sea Watch ontziko kapitaina leku seguru batean daukate mehatxuak direla eta

2019-07-03
Atzo kapitaina libre utzi zutela jakindakoan, Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gogor kritikatu du epailearen erabakia. Ekintzaile alemaniarra Italiatik kanporatuko duela ohartarazi du. Hala ere, epailearen aurretik pasatu behar du lehenik kapitainak hilaren 8an. 31 urteko ekintzailea baimenik gabe Lampedusan porturatu zen, ekainaren 12an Mediterraneoan erreskatatutako 40 pertsona lehorreratzeko asmoarekin. Italiako auzitegiek, baina bertan behera utzi dute Sea Watch 3 kapitainaren aurkako atxilotze agindua, argudiatuta "bere egitekoa" egin zuela. Epaileak, egotzitako erresistentzia eta gerraontzi batenganako bortizkeria karguak kendu dizkio. Bestalde, astean zehar Euskal Herrian elkartasun uholdea izan da Mediterraneoko errefuxiatuen eta kapitain alemaniarraren alde.
bideoa prestatzen
Urriaren 16ra atzeratu du Parisek Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindu eskaera saioa

2019-06-26
Urriaren 16ra atzeratu du Parisek Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindu eskaera saioa. Gizarteriaren aurkako krimenak leporatuta eskatu du estatu espainiarrak euroagindua. Epaileak gaur hartutako erabakiaren arabera, ordura arte preso jarraitu beharko du Urrutikoetxeak. Dena den, defentsako abokatuek dagoeneko iragarri dute behin behinean libre uzteko eskatuko dutela. Aste pare batean egin daiteke hori erabakitzeko saioa.
bideoa prestatzen
11/13 prozesuan auziperatuen aldeko manifestazioa deitu dute uztailaren 5erako Iruñean

2019-06-24
Gaur egindako agerraldian 11/13 auzian epaituak izango diren 11 nafarrek, euren egoera azaldu dute Burgoen plazan egindako agerraldian. Hortik hain zuzen ere abiatuko da manifestazioa heldu den uztailaren 5ean arratsaldeko zazpietan.