Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Altsasuko gazteen aldeko manifestazio jendetsua burutu da Iruñean

2019-10-10
Ehunka lagun bildu ziren Iruñean Altsasuko presoen askatasuna aldarrikatzeko gazte mugimenduak deitutako manifestazioan.
bideoa prestatzen
Justizia ezaren aurrean Altsasuko gazteen gurasoek ez dute amorerik emango

2019-10-10
Justizia ezaren aurrean Altsasuko gazteen gurasoek ez dute ‘amorerik emango’. Atzokoan estatuko Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu eta 24 ordu geroago, elkarretaratzea deitu dute Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek urriaren 26rako Iruñean.
bideoa prestatzen
Amaia Izko: 'Balorazio negatiboa egiten dugu, leundu bada ere injustiziak dirauelako'

2019-10-09
Altsasuko Gazteek espetxeraturik jarraituko dute, Auzitegi Gorenak kondenak murriztu arren. Kartzelaraturik dauden zazpi lagunei hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorra ezarri die. Auzitegiak ez du ikusi ideologiak eragindako astungarriak ezartzeko arrazoirik, eta horregatik murriztu dizkie kondenak.
bideoa prestatzen
Altsasuko Gazteek espetxeraturik jarraituko dute, Auzitegi Gorenak kondenak murriztu dituen arren

2019-10-09
Altsasuko Gazteek espetxeraturik jarraituko dute, Auzitegi Gorenak kondenak murriztu arren. Kartzelaraturik dauden zazpi lagunei hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorra ezarri die. Auzitegiak ez du ikusi ideologiak eragindako astungarriak ezartzeko arrazoirik, eta horregatik murriztu dizkie kondenak.
bideoa prestatzen
Navarra Sumak eta PSNk Atarrabiako jaietako txupinazoko gertakariak salatu dituzte

2019-10-07
Iragan larunbatean Iruñerriko Atarrabiako festen hasieran Nieves Camacho Leiva Navarra Sumako zinegotziak erasoa salatu zuen. Eskuin muturreko politikariaren hitzetan, ezker abertzaleko kideek mehatxatu, iraindu eta jipoitu zuten. Horren harira, Navarra Sumak deklarazioa aurkeztu du parlamentuan eta PSNk bat egin du eskuin muturreko koalizioarekin.
bideoa prestatzen
"Biktimekiko errespetuz", euskal presoei ongi etorririk ez egitearen alde agertu da Legebiltzarra

2019-10-03
Alderdi Popularrak legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen euskal presoei espetxetik irtetean egiten zaizkien harrerak arbuiatzeko, eta erdibideko zuzenketa bat adostu dute EH Bilduk ez beste talde politiko guztiek.