Skip to main content

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
Frankismoak Nafarroan errepresaliatutako 22.555 pertsonen datuak herritarren eskura jarri dituzte

2020-01-14
Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentu funtsaren datu baseak 1936tik aurrera erailak edota mota askotariko jazarpena jasan zuten emakume eta gizonen zerrenda osatu du.
bideoa prestatzen
Lohizune Amatria (Mikel Zabalzaren senidea): "Gazteon inplikazioa beharrezkoa da memoria historikoaren borrokan"

2019-11-25
Mikel Zabalza oroitzeko ekitaldia egin zuten atzo Orbaizetako Olan. Guardia Civilak atxilotu, erahil eta desagerrarazi zuenetik 34 urte bete diren honetan, Mikel Gogoan ekimenak Altsasuko Gurasoak taldea gonbidatu zuen ekitaldira.
bideoa prestatzen
Ehunka lagun bildu dira Santi Brouard eta Josu Muguruzaren omenezko manifestazioan

2019-11-21
Ekitaldian Sortuko Arkaitz Rodriguezek hitz egin du eta bi biktimek pairatu zuten estatu terrorismoaren eta gerra zikinaren kontra azaldu da.
bideoa prestatzen
"Oraindik ere lehen eta bigarren mailako biktimak" daudela salatu dute Muguruza eta Brouard gogoratzeko ekitaldian

2019-11-20
Euren hilketen 35. eta 30. urteurrenetan, lore eskaintza eta ekitaldi politikoa burutu dituzte Ametzola zein Errekalden. Ane Muguruzak, Josuren alabak, Egiari Zor elkartearen izenean azaldu duenez, "Estatuaren biktimak umiliatuak sentitu izan dira" eta "oraindik ere, lehen eta bigarren mailako biktimak daude".
bideoa prestatzen
Martin Garitano: "Francok sortutako estatu autoritarioak bertan zirauela erakusteko erail zituzten"

2019-11-19
"Proiekzio politiko handia zuen Josuk, eta Santik, karisma izugarria" dio Martin Garitano kazetariak, "Santik konbentzitzeko gaitasun handia zuen". Gertutik ezagutu zituen Garitanok bi buruzagi independentistak. Franco dikatorearen heriotzaren urteurrenean erail zituzten. 1985ean mediku kontsultan lanean ari zela hil zuten Santi Brouard eta bost urte beranduago, 1989an, hil zuten Josu Muguruza, Madrilen, Herri Batasunako diputatu zela.
bideoa prestatzen
Elkarbizitza sustatzeko bi ekimen antolatu ditu Foro Sozialak Nafarroan

2019-11-14
Elkarbizitza sustatzeko bi ekimen antolatu ditu Foro Sozialak Nafarroan. ‘Hitzorduak’ zikloaren baitan, bi ekimen antolatu ditu azaroaren 20 eta 26rako, eta bertan jatorri eta ideologia desberdinetako pertsonek parte hartuko dute.