Skip to main content

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
25 urte bete dira Ertzaintzak Rosa Zarra pilotakada batez jo zuenetik

2020-06-22
Astebetera zendu zen Rosa, 1995eko ekainaren 30ean. Hego Euskal Herrian bost izan dira pilotakaden ondorioz hil direnak: Jose Luis Aristizabal, Isidro Susperregi, Luis Santamaria, Rosa Zarra eta Iñigo Cabacas.
bideoa prestatzen
Nagore Otegi: "Biktima gisa, iraingarria eta gogorra da iraganeko gauzak direla entzutea"

2020-06-22
1985ko abuztuaren 2an, GAL-ek Juan Mari Otegi "Txato" hil zuen Donibane Garazin. Handik hilabete batzutara, 1986ko otsailean, Baionako Batzoki tabernan, GAL-ek Otegiren emazte Karmele Martinez eta haren alaba Nagore Otegi zauritu zituen. Eraso hartan, Jose Javier Zabaleta "Waldo", bere alaba Ainitze Zabaleta eta Frederic Haranburu mankatu zituzten baita. CIAk elkarbanatutako paperetan Felipe Gonzalezen parte hartze zuzenaren inguruko informazioa berretsi ostean, elkarrizketaren tartean Nagore Otegirekin hitz egiteko aukera izan dugu.
bideoa prestatzen
Felipe Gonzalez ikertzeko batzordearen aurka azaldu da Unidas Podemos

2020-06-18
Kongresuan ikerketa batzorde bat sortzeko eskaria erregistratu dute EH Bilduk, EAJk, ERCk, Junts Per Catalunyak, CUPek eta BNGk. Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia erantzukizunak bilatzearen alde azaldu da.
bideoa prestatzen
Frankismoko torturatzaileei kondekorazioak kentzeko eskatu du aho batez Nafarroako Parlamentuak

2020-06-16
Espainiako Kongresuan egin ez bezala eskuineko hirukoa osatzen duten NA+eko kideek bat egin zuten adierazpenarekin. Horren bitartez beraz, Nafarroako Parlamentuak eskatu du diktadura frankistako funtzionario edo agintariei emandako kondekorazioak baliogabetzeko, baita hil ostean ere.
bideoa prestatzen
CIAren arabera, Felipe Gonzalezek bere onespena eman zuen GAL-en sorrerarako

2020-06-15
Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentralak desklasifikatu berri dituen dokumentuen artean ageri da informazioa. La Razón egunkariak argitaratu duenez, 1980ko hamarkadan CIAk Espainia: Terrorismoa eta gobernuaren erantzuna txostena garatu zuen eta bertan irakurri daiteke, besteak beste, Gonzalez-ek adostu zuela “mertzenarioen talde bat eratzea terroristei legez kanpo aurre egiteko”.
bideoa prestatzen
"Naparraren historia Euskal Herrian gertatu da, baina mundu osoko edozein lekutara eraman daiteke"

2020-05-21
'Naparra'-ren historia azaltzen duen dokumentalaren egileekin izan gara Nafarroa Gaur saioan: "Bigarren indusketa horretan 'Naparra'ren gorpua azaltzen ez bada, senideek beste 40 urte pasa behar dituzte gorpua bilatzen?".