Skip to main content

Azken bideoak: Poliziak

bideoa prestatzen
Hala Bedik ez du Mozal Legeagatik ezarritako isuna ordaindu beharko

2019-04-24
Ertzaintzak 600 euroko isuna jarri zion, 'mozal legea' baliatuta. Epaileak dio ez dela frogatu kazetariak ertzainen aurka egin nahi izan zuela. Eusko Jaurlaritza zigortu du auzibideak eragindako kostuak ordaintzera. Hedabideak behin eta berriz salatu ditu prozesu judizialean izan diren trikimailu eta haien esanetan gezurrak direnak. 2017ko maiatzean jazotako gertakariengatik jarri zion isuna Ertzaintzak Saenz de Buruagari. Kazetaria Hala Bedirako ari zen lanean, Gasteizko Errekaleor auzoko argindarra moztu zuten eguneko operazioaren berri ematen. Hainbat hilabete geroago, Ertzaintzak isuna bidali zion, ertzainen aginduen aurka polizia hesia apurtzeagatik. Epaileak ondorioztatu du Kazetariak arau-haustea aurreikus zezakeela, baina ezin izan zuela saihestu; besteekin mugitu zela, jendetzaren mugimendua gelditu ezinik. Momentu hartan kazetariak ere salaketa jarri zuen: ertzain batek telefonoa lurrera bota ziolako, gertakariak grabatzen ari zela. Salaketa EAEko Arartekora eraman zuen. Ezin izan zuen auzibiderik abiarazi, ez zelako polizia identifikatzeko modurik egon. Epaia behin betikoa da, eta ezin zaio helegiterik jarri.
bideoa prestatzen
Sanfermines 78 Gogoan elkartearen ‘Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad’ erakusketa inauguratu dute

2019-04-02
Sanfermines 78 Gogoan elkartearen ‘Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad’ erakusketa inauguratu dute Nafarroako Parlamentuan. Bilduma honek 41 urtez egindako salaketa publikoak laburbiltzen ditu.
bideoa prestatzen
Maria Solana: "Nafarroako aniztasuna islatzen du aurkeztutako zerrenda kopuruak"

2019-03-27
Maria Solana Hezkuntza Kontseilari eta Nafarroako Gobernuko eledunak Estatuko hauteskundeetara aurkeztutako zerrenden aniztasuna baloratu du. Gaur jakin izan denez Kongresurako 10 hautagaitza aurkeztu dituzte alderdi eta koalizioek eta Senaturako aldiz, 7.
bideoa prestatzen
Angel Berrueta hil zutela 15 urte bete direnean omendu dute Donibane auzoan

2019-03-13
Angel Berrueta polizia batek eta haren semeak erail zutela 15 urte egin zituen atzo. Donibane auzoko bizilagunek omenaldia eskaini zioten okinari. Atzokoan ere Kontxi Santxiz hernaniarraren memoria gogoratu zen. Santxiz, Berruetaren omenez Hernanin egin zen manifestazio batean poliziak eragindako kargetan hil zen martxoaren 14ean.
bideoa prestatzen
Sabino Cuadra: "Kontraesan handiak daude bertsio ofiziala eta Kongresuko fitxategiek diotenaren artean".

2019-03-12
Sabino Cuadrak Hamaika Telebistarentzako elkarrizketan 1978ko sanferminetako istiluetako txosten ezkutua aztertu zuen. Sanfermin 78 Gogoan plataformako bozeramaileak Madrilgo kongresuko artxiboetatik ateratako txostenak aztertu zituen.
bideoa prestatzen
Nafarroako Parlamentuak eskuin muturreko biktimen aitortzarako lege berria onartu du

2019-02-14
Nafarroako Parlamentuak gaurko bilkuran eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen jazarpenaren biktimak erreparazio eta aitortzarako Foru Lege proposamena onartu du. Izaera administratiboa du lege proposamenak eta helburua eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen indarkeriazko jardunak eragindako biktimen errekonozimendua eta erreparazioa sustatzea da.