Skip to main content

Azken bideoak: Manifestazioak

bideoa prestatzen
Uztaila eta abuzturako mobilizazioak iragarri ditu G7 EZ! plataformak

2019-07-10
Iazko azaroan sortu zen G7 gailurraren kontrako mugimendua eta ordutik hasi baino ez da egin. Horren adierazle izan da gaur goizean Irungo Ficoba erakustazokan G7 EZ plataformak egin duen agerraldia. Egun plataforma osatzen duten 49 elkarte, sindikatu eta mugimendu politikoetako ordezkariek «atxikimendu gehiago biltzeko asmoa» dutela iragarri dute, «ez soilik Euskal Herrian, baita Estatu frantsesean eta mundu mailan ere».Gailurrak suposatuko duen diru xahuketa «gehiegizkoa» eta okupazio poliziala ere gaitzetsi dituzte, eta zentzu horretan, hiritarrak haien desadostasuna agertzera deitu dituzte. Uztailaren 13an egingo dute lehen mobilizazio esanguratsua Biarritzen. Bigarren mobilizazio garrantzitsua abuztuaren 19 eta 23 bitartean gauzatuko da Hendaia eta Irun artean, hain zuzen ere G7 gailurra egin aurretiko egunetan. Eremu desberdinetan antolatuko dituzten ekimen anitzekin «Alternatiben lurraldea» irudikatuko dute. Abuztuaren 21, 22, eta 23an, Irunen eta Hendaian ekimen desberdinak izango dira, hala nola, hitzaldiak, ekitaldi kulturalak, merkatu sustatzaileak, eta abar. Abuztuaren 24ean, G7 gailurra hasten den egunean, Manifestazioa izango da Hendaian. Goizeko 11:30etan Abuztuaren 25ean, ostera, «desobedinetzia zibil masiboa» egiteko deia luzatu dute. Horrela, Angelu, Baiona eta Biarritzeko zazpi eremutan, «kolore anitzeko» guneak eraikiko dituzte.
bideoa prestatzen
E28 koordinadorak borrokarako deia egin du Bilbao Bizkaia Pride gisako ekitaldien aurrean

2019-06-26
E28 koordinadorak Bilbo Bizkaia Prideri aurre egiteko boikot kanpaina baloratu du. Irabazi ekonomikoak eta irabazkin politikoak lortzeko helburuarekin borroka bat bereganatzea onartu ez eta Pridea gaitzesten du koordinadorak. Bestalde, ekainaren 28an, 19:30ean Jesusen Bihotzean hasiko den manifestaziorako deialdia luzatu dute prentsaurrekoan.
bideoa prestatzen
Bilboko suhiltzaileek euren lan egoera salatu dute

2019-05-15
Bizkaiko hiriburuan zehar protesta ezberdinak burutu dituzte eta udaletxearen aurrean hainbat aldarrikapen plazaratu dituzte: Bitarteko langileen egoera, gutxieneko guardian 27 suhiltzaile egotea soilik 32 behar direnean, bajak ez kubritzea, formakuntzarako aurrekontua murriztu izana edo orokorrean dagoen planifikazio falta.
bideoa prestatzen
Pentsiodunek mobilizazioak deitu dituzte maiatzaren 11rako

2019-05-09
Bilbon egin dute maiatzaren 11rako deituta dauden mobilizazioetarako prentsaurrekoa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eta baita Nafarroako hiriburuetan, manifestaldia egingo dute Pentsiodunen plataformek, haien eskubidean berma daitezen. Pentsiodunak ez ezik, gizarteko eragile guztiei eta adin guztietako jendarteari luzatu diete deia. Eskatzen dituzten aldaketak hauek dira: pentsio duinak bermatuko dituen Sistema Publiko bat, pentsioen eguneratzea KPIren arabera, 1080 euroko gutxieneko pentsioa, 1200 euroko gutxieneko soldata, 2011 eta 2012ko pentsio erreforma atzerakoiak indargabetu, soldata eta pentsio arrakalekin amaitzea eta pentsio pribatuen zerga-salbuespenekin bukatzea. Bilbon, manifestaldia Bihotz Sakratuko plazatik aterako da, arratsaldeko seietan.
bideoa prestatzen
Altsasuko gazteen aldeko elkartasun olatua, hauteskundeen testuingurua eta gerra ontziaren presentzia hizpide

2019-03-25
60000 lagun, horietariko asko Katauniatik etorritakoak, bildu ziren Altsasun Audientzia Nazionalaren azken ebazpena arbuiatzeko. Sakanako gazteen egoera, apirilaren 28an zein maiatzaren 26an egitekoak diren hauteskundeak, Getxon izandako gerra ontzia edo egoera sozioekonomikoa aztergai izan ditugu Gorka Mostajo eta Garbiñe Espejorekin batera.
bideoa prestatzen
Guardia Zibila Catalunyako parlamentera sartu da

2019-03-06
Guardia Zibila Catalunyako parlamentera sartu da asteazken goizean, Urriaren 1eko erreferenduma aurkezteko egindako ekitaldiaren fakturen bila. Bartzelonako 13. Zenbakidun auzitegiak aginduta, Uztailean Kataluniako Antzoki nazionalean egindako ekitaldi hori ordaintzeko Junts Per Catalunyaren parlamentu taldeak diru publikoa erabili ote zuen jakin nahi du antza epaileak. Bitartean, aurrera jarraitzen du preso politiko kataluniarren aurkako epaiketak Auzitegi Goren espainiarrean. Gaur deklaratu dute lekukoen artean izan da 2017ko irailaren 20an Ekonomia Kontseilaritzatik irten ezinda geratu zen idazkari judiziala. Ez da bere irudirik emititu, Del Torok hala eskatuta. Akusazioek egindako galderei emandako erantzunetan, Montserrat Torok azaldu du ezin izan zuela eraikinetik modu normalean irten, kalean zeuden milaka lagunen "indarkeriagatik". Azaldu du helikoptero bat ere eskatu zuela eraikinetik irten ahal izateko.