Skip to main content

Azken bideoak: Herri mugimendua

bideoa prestatzen
"Mugak zabalduz" karabana Andaluziara abiatu da

2019-07-12
Mugak Zabalduz karabanaren Bilboko blokea irten da gaur. 9 egunetan zehar migranteek pairatzen duten egoera larria salatu nahi dute. Andaluziara eta Ceutara joango dira. Izan ere, bertatik sartzen dira Espainiar estatura doazen migrante gehienak. Mugak Zabalduz karabanak Europako hegoaldeko mugako errealitatea salatuko du aurten. Euskal Herritik eta Espainiatik eta Europako beste leku batzuetatik abiatuko da bederatzi eguneko karabana. Antolatzaileek adierazi dutenez, Nazioarteko ekimen honen helburua da beste erakunde batzuekin aliantzak eratzea. Salatu dute migranteen krisiarekin agerian geratu direla harrera-sistema instituzionalak dituen "gabeziak".
bideoa prestatzen
Aranzadik Gerra Zibileko Saseta Defentsa Sisteman erabilitako kanoien erakustaldia egin du

2019-07-11
1936ko abuztuan, defentsa sistema sortu zuten erresistentzia antifaxistako gudariek matxinatuen erasoengatik kanoiak abandonatu zituzten Andoaingo Belkoain tontorraren pean. 6 urtetan zehar ibili dira erresistentzia gune hau industen. Izan ere, Erniotik hasi eta Belkoain bitartean osatutako defentsa sistema izan zen, 40 kilometro karratuko eremua hartzen zuelarik. Azaldu dutenez, elkarrekin komunikatzen zen defentsa sistema bat osatu zen oso denbora laburrean eta eraginkorra izan zen, 31 egunez eutsi baitzieten frankistei.
bideoa prestatzen
German Rodriguez gogoan izan dute Iruñean

2019-07-08
Haren hilketaren 41. Urteurrenean, arduradunen zigorgabetasuna salatu dute. San Fermines 78 Gogoan plataformak auzia Iruñea eta Argentinako epaitegietara eramatearekin batera, “Martin Villa epaitu” ekimena abiarazi duela jakinarazi du.
bideoa prestatzen
Pau Sarrate aktoreak jaso du EHGAMen Urrezko Hirukia

2019-06-28
Sari honek helburutzat du berdintasunerako mugimenduan aniztasunaren alde lagundu duten pertsona, elkarte edo erakundeak saritzea. Pau Sarrate aktoreak, Il Circo Italiano-n Paute pailazoaren rola betetzen du. Adierazi dute, saria eman diotela ume eta nagusiei zuzenduriko ikuskizunean dibertsitatea ikusarazi eta berdintasuna eta inklusibotasuna bultzatzeagatik. Eskertuta agertu da Sarrate. Esan du, beti normaltasunez onartu eta adierazi duela bere sexualitatea. Horregatik, gaineratu du, ikuskizunean ere gaia naturaltasunez jorratzen duela. Bestalde, Trapuzko Espartina ere entregatu dute urtero bezala. Ana Beltran PPko diputatuarentzat izan da, LGBTIQ+ eskubideak zapaltzeagatik eta mespretxuzko adierazpenak egiteagatik.
bideoa prestatzen
Ahotsa.info-ren aurkako salaketa artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

2019-06-27
Ahotsa.info-ren aurkako salaketa artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Terrorismoa goratzea leporatuta salatu zuen Espainiako Poliziak ikus-entzunezko hedabide digitala, iazko uztailan, bi albistetan “euskal preso politikoak” terminoa erabiltzeagatik.
bideoa prestatzen
Lehen arretako zerbitzuko langileak babesteko sinadurak bildu dituzte Bizkaiko pentsiodunek

2019-06-24
Lehen Arretako Langileei elkartasuna erakutsi nahi izan diete. 870 sinadura batu dituzte baina Osakidetzako zuzendaritzak hala eskatuta, anbulatorioetako harreran ez dituzte onartu. Valentzia eta Valladolideko pentsiodunak egon dira gaur Bilbon, azken hauek eredu bezala dauzkatelako, inoiz ez baitute hutsik egin elkarretaratzeetan. Datorren ostegunean Gernikan izango dira, Ahaldun Nagusia hautatuko delako bertan. Pentsiodunek beren aldarrikapenak presente egon daitezen nahi dute egun horretan.