Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Sortuk aldaketa politikoa "aldaketa paradigmatiko" bihurtzeko deia luzatu du

2019-03-22
Sortuk legealdiaren irakurketa egin du gaur goizean Iruñean, eta Nafarroako egoera aztertu dute Arkaitz Rodrigezek eta Haritz Romeok. Erregimena deuseztatzearen garrantzia eta aldaketa indartu eta honetan sakontzeko beharra azpimarratu dute. Era berean, aldaketa instituzionala aldaketa paradigmatiko bihurtzeko beharra azpimarratu dute.
bideoa prestatzen
Elkarrekin Podemos koalizioan aurkezteko ituna sinatu dute Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equok

2019-03-15
Lander Martinez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak adierazi duenez, koalizioaren helburua da "ezkerrekoa, bereizia eta beharrezkoa" den espazio politiko batean sakontzea. Elkarrekin Podemos koalizioa udal eta foru hauteskundeetara hedatuko dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Equok, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Gaur sinatu dute akordioa hiru alderdietako ordezkariek. Lander Martinez hiru lurraldeetako Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak, Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak eta Stella Garcia Equo Berdeak-eko koordinazio mahaiko kideak aurkeztu dute akordioa. Martinezek adierazi du taldearen eskutik ehundaka proposamen egin direla hainbat arlotan: adibidez, soldata-arrakala, energia-iraunkortasuna eta gure industria babestea. Martinezek, Saludek eta Garciak balioa aitortu die hiru indarren arteko elkarlanari.
bideoa prestatzen
UPNk hirukoa osatuko du PP eta Ciudadanosekin

2019-03-11
UPNk PPrekin akordioa erdietsi ostean, Ciudadanosekin hura lortzeko bidean dago. Eskuineko aliantzak, Forua arriskuan jarriko ez duela adierazi zuen Esparzak asteburuan. Lauko kideek ordea, antiforalistatzat jo dute hitzarmena eta eskuineko fronteak beldurra duela adierazi dute. Lauko gobernu kide diren Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda Ezkerrak, bere aldetik, Cambio-Aldaketa koalizioa aurkeztu zuten asteburuan.
bideoa prestatzen
Solidaria zentro ezkerreko alderdi berria aurkeztu dute

2019-02-26
Partidu Sozialista eta Ahal Duguko kide ohiez gain, politikan orain arte parte hartu ez duen jendea biltzen du koalizioak. Espainiako Kongresu eta Senatura aurkeztuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gizartearen isla izan nahi dute eta bertako eztabaidak politikan islatu. Helburua ez da ezkerreko gainontzeko alderdiekin lehiatzea. Orain arte abstentzioaren hautua egin duten herritarrak erakarri nahi dituzte. Adierazi dute, beraien hizkuntza hitz egingo dutela eta gizarteko kezkei proposamen errealak eman.
bideoa prestatzen
EH Bilduk eta EH Baik Iruñean eta Donibane Garazin deitu dituzte Aberri Eguneko mobilizazioak

2019-02-19
Aberri Egunaren ospakizuna dela eta, EH Baik eta EH Bilduk mobilizazioetarako dei egiteaz gain, hainbat gogoeta eta hausnarketa plazaratu nahi izan ditu. Aurten lehenengo aldiz Independentista sareak ez du antolatu ez baitu deialdi bateratu bat egitea, beraz, bi alderdiek eurena deitzea erabaki dute eta Azpimarratu dute Aberri Eguneko ospakizuna herritar guztiona dela. Nazio estrategia bat garatzearen alde azaldu dira eta dei egin dute apirilaren 21ean Iruñean eta Donibane Garazin egingo dituzten Aberri Eguneko ekitaldietan parte hartzera.
bideoa prestatzen
Alderdien desadostasunen ondorioz Independista Sareak ez du Aberri Eguna antolatuko

2019-02-05
Aberri egun bateratua lortu ezin izanaren ondorioz, Independentista Sareak ez du deialdirik egingo 2019ko Aberri Egunerako, eta ez du ez manifestaziorik ez inolako ekitaldirik antolatuko. Adierazi dutenez, aurten hauteskundeak gertu izango direla kontuan hartuta, “ez dago mezua gizarteratzeko aukerarik alderdien arteko lehia eta konfrontazioaren eraginak distortsionatu edo kutsatu gabe”. Hala ere, nabarmendu dute egoera hau "parentesi bat" besterik ez dela izan behar.