Skip to main content

Azken bideoak: Parlamentua

bideoa prestatzen
Espetxeratutako buruzagi katalanek karguak hartu dituzte Kongresuan eta Senatuan

2019-05-21
Apirilaren 28ko hauteskundeen ostean espainiar Estatuko hamahirugarren legealdiari ekin diote hautetsiek Kongresuan zein Senatuan. Jardunaldiko protagonista nagusiak Kataluniako buruzagi independistak izan dira. Oriol Junqueras, Jordi Sanchez, Jordi Turull eta Josep Rull diputatuak Soto del Real espetxetik irtetzeko baimena lortu dute horretarako. Independentistek kargua hartzean zalaparta sortu dute hainbat diputatuk, izan ere, “legeak behartuta” eta “preso politiko gisa” hartzen dutela adierazi dute.
bideoa prestatzen
Bakartxo Ruizek eta Adolfo Araizek legealdiaz hausnartu dute

2019-05-08
Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araizek legealdiaren errepasoa egin zuten Hamaika Telebistako, Nafarroa Gaur saioan. EH Bilduren Nafarroako Parlamenturako zerrendaburu eta zerrendaburu ohiak, euren ikuspegia eman zuten azkeneko lau urteei buruz egindako ibilbideaz eta eskualdeak dituen erronkez.
bideoa prestatzen
Osakidetzako LEPetarako eredu berria aztertuko duen batzordea antolatu du Gasteizko parlamentuak

2019-02-27
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen eredu berria aztertuko duen ponentzia sortu dute Gasteizen, langilego politika eta hautatze prozesuak ikuskatzeko. Azkeneko azterketen ondotik salatutako irregulartasunek eredu berria proposatzea agerian utzi dute eta atzo izendatu zituzten ikerketa bideratuko duten parlamentariak.
bideoa prestatzen
Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezek Orain Bai-Podemos taldeko kide izaten jarraituko dute

2019-02-11
Txosten juridiko batean oinarrituta Orain Baik Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez taldetik kanporatzeko eskaera atzera bota du Parlamentuko mahaiak. Horrela Ainhoa Aznarezek hemizikloko presidente izaten jarraituko du.
bideoa prestatzen
Orain Baiko kideek Podemoseko hiru kide kanporatzeko idatzi berria aurkeztu dute

2019-02-04
Orain Bai taldeko kideek, Podemoseko hiru kideak kanporatzeko idatzi berri bat aurkeztu dute bozeramaileen batzordean. Aznarezek dimitituko balu, bera eta Podemoseko Mikel Buil eta Tere Saez birronartuko lituzkete.
bideoa prestatzen
Egoitz Askasibar: "Errejonek agorpen zantzuak ikusi ditu Podemos-en, alderdi klasiko bilakatuz"

2019-01-22
Hiriburuan saioan, Iñigo Errejonek Podemos alderdiaren baitan zabaldutako krisia izan dugu hizpide. Errejonek, Manuela Carmenarekin batera egindako mugimenduak, hautsak harrotu ditu. Moreen barneko eztabaida Egoitz Askasibar irakaslearekin batera aztertu dugu.