Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
«Lankidetza fase berria» iragarri dute Iñigo Urkulluk eta Jean-Rene Etchegarayk

2019-03-05
«Lankidetza fase berria» iragarri dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jean-Rene Etchegarayk Euskal Herriko Elkargoko lehendakariak, Ajuria Enean batzartu ostean. Adierazi dute elkarlana indartuko dutela migrazio, garraio eta lurralde politiketan. Urkulluren gabineteak adierazi «aurrerapausoak ematen jarraitu» nahi dutela bi administrazioen «harremanen instituzionalizazioan». Bi gobernuek «Elkar Aditze Memorandum» bat osatzea hitzartu dute. Horiez gain, adierazi due euskararen sustapena, Kultura, Turismoa eta Nekazaritzan ere lankidetza handitu nahi dutela. Gainera, 2022 edo 2023an Tourra Euskal Herritik has dadin elkarlanean ari direla aurreratu dute.
bideoa prestatzen
Puidgemont eta Rajoyren arteko bitartekaritza lanak egin zituela onartu du Urkulluk

2019-02-28
Iñigo urkullu, EAEko lehendakariak deklaratu du gaur lekuko gisa Preso Politiko kataluniarren aurkako epaiketan, madrilgo Auzitegi nazionalean. Atzo mariano rajoy, gobernu espainiarreko rpesidente ohiak esandakoa gezurtatu,e ta bitartekaritza lanetan jardun zuela oanrtu du Urkulluk.
bideoa prestatzen
Bizkaiko Foru Ogasunak Batuz sistema ezarriko du 2021ean iruzurraren aurka borrokatzeko

2019-02-28
Aurreko urteetan ogasunari egindako iruzur kantitatearen ondorioz sortu da programa. Prentsaurrekoan adierazi dutenez 2018an ia 500 milioi euroko iruzurra egon zen Foru Ogasuneko zergetan. 2017arekin alderatuta gora egin du. Adierazi dute, hauetan gehien errepikatzen dena BEZa ez aitortzea dela. Foru Aldundian Zerga iruzurraren aurkako borrokaren oinarrietako bat zergadunei laguntza eskaintzea da eta arlo hau indartu nahi dute Batuzen ezarpenarekin.
bideoa prestatzen
Legebiltzarrak herritarrek autogobernuaz duten iritzia jasotzeko webgunea jarri du martxan

2019-02-19
Postaz eta telefonoz izateaz gain, Internet bidez bilduko ditu Eusko Legebiltzarrak ekarpenak. Ondoren, aditu taldeak ekainera arteko epea dauka testu artikulatua osatzeko. Iazko irailaren 12an bost adituri agindu zitzaien testu artikulatu bat prestatzeko. Zeregin horretan hasiak dira. Era berean, autogobernu lantaldeak adostu zuen herritarren parte hartzea ahalbidetzea estatutua eguneratzeko prozesuan.
bideoa prestatzen
Giza katea egin da Bilbon Herri Ekimen Legegilearen defentsan

2019-02-13
Prentsaurrekoan adierazi dute pobreziaz eta bazterketa sozialaz eztabaidatzeari uko egitea dela ekimenari kontra bozkatzea. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak protesta egin du Bilbon, eztabaidatzeari uko egin zioten EAJ, PSE eta PPren jarrera «autoritarioa» salatzeko. Hauen egoitzak batuz egin da ibilbidea. Amaierako ekitaldian, gogoratu dute Gasteizko Parlamentuan aurkeztu zuten Herri Ekimena Legegilearen helburua prestazio sozialen sistema nabarmen hobetzea zela.
bideoa prestatzen
Espainiako alderdi ultraeskuindarrek uste baino jende gutxiago bildu zuten eta baliteke Sanchezek hauteskundeak aurreratzea

2019-02-11
45000 pertsona inguru bildu ziren PPk, Ciudadanos-ek eta Vox-ek Pedro Sanchez-en aurka Madrilen deitutako elkarretaratzean. Espainiako presidentearen erantzuna, hauteskundeak apirilaren 14ra aurreratzearen aukera mahai gainean jartzea. Dena, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa hastear dagoenean. Guzti honek Euskal Herrian izan dezakeen eragina aztertu dugu Begoña Errazti, Bea Ilardia eta Neskutz Rodriguezekin batera.