Skip to main content

Azken bideoak: Udala

bideoa prestatzen
EH Bilduk salatu du Navarra Sumak "suntsitzeko, baztertzeko eta baliogabetzeko" gaitasuna agerian utzi duela

2019-07-04
EH Bilduren Iruñeko udal taldeak legealdiaren lehendabiziko 15 egunen balorazioa egin du. Joseba Asiron oposizio buruaren hitzetan, Navarra Suma eskuin muturreko koalizioak suntsitzeko, baztertzeko eta baliogabetzeko duen gaitasuna agerian utzi du.
bideoa prestatzen
2020an Herri San Ferminak Alde Zaharretik botatzeko asmoa iragarri du Mayak

2019-06-28
Berrikuntzarik ez dio egin aurreko Udal Gobernuak osatutako 496 ekimen barnebiltzen dituen programari. Hala ere, Foruen plazako egitarauari dagokionez, beste bi kontzertu antolatzeko asmoa azaldu du Maria Garcia Barberena Kultura zinegotziak. Hala ere, hurrengo urtean Herri San Ferminak ez direla Alde Zaharrean egongo azpimarratu du Maya alkateak.
bideoa prestatzen
San Ferminetako txupinazoan banderak eta tamaina handiko oihalak sartzea debekatu du Enrique Mayak

2019-06-27
Neurri horren helburua txupinazoaren unean plazan ikurriña erraldoiak eta aldarrikapen pankartak debekatzea izango litzateke
bideoa prestatzen
Enrique Maya astebete alkate

2019-06-21
Bihar zortzi egingo du Enrique Mayak aste bete alkate gisa eta ordutik aurrera neurri atzerakoiak proposatu eta ezarri ditu etengabean. Iradokizunetatik haratago, hiritarren babeserako eta erresuma zaharreko hiriburuaren garapenarekin zer ikusi gutxi duten neurriak hartu ditu, gehienak espainiar identitatea sustatzearen aldekoak.
bideoa prestatzen
PSNren posizioa, Udal gobernuen eraketa eta Nafarroako parlamentuaren etorkizuna aztertu dute Patxi Zabaletak eta Laura Perezek

2019-06-18
PSNren posizioa, Udal gobernuen eraketa eta Nafarroako parlamentuaren etorkizuna aztertu dute Patxi Zabaletak eta Laura Perezek.
bideoa prestatzen
Laura Perezek eta Patxi Zabaletak Udal gobernuen osaketa aztertuko dute Nafarroa Gaur saioan

2019-06-18
Laura Perez eta Patxi Zabaleta parlamentari ohiek ekainaren 15eko Udal gobernuen eraketaren eta biharko parlamentuaren osaketaren analisia egin dute Hamaika Telebistako platoan. Orain Bai platafarmako kideak eta Aralarko sortzaileak bat egin dute ezkerreko alderdi abertzale, subiranista eta ez subiranistek oposizioan izango duten ahalmenaz hitz egiterakoan.