Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-08
Gizarte gaietan, hipotekek kaltetutakoek Espainiako Auzitegi Gorenaz egindako salaketa, Nafarroako pobrezia datuak eta sexu eraso salaketak aipatu ditugu. Kultura albisteen artean, berriz, Ruper Ordorikaren 'Bakarka' disko berriaz eta Zinebi jaialdiaren 60. edizioaz aritu gara.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, ekonomia, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-07
'Cabacas auziari' eta Estrasburgok 'Bateragune auziaz' kaleratutako sententziaz Sortuk egindako balorazioari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, 21. Korrikaren inguruko xehetasunak bildu ditugu. Eremu ekonomikoan, Naval ontziolako 'Vox Alexia' ontziaren eraikuntza eten izana aipatu dugu. Kultura arloan, Erein argitaletxearen 'Altzoko handia' bi liburuko sailari erreparatu diogu. Azkenik, kiroletan, Josu Urrutiak Athleticeko presidente izateari utziko diola jaso dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-06
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Bateragune auziaz' ebatzitakoari, ETAren azken 'Zutabe'-ko datuei, EH Bilduk aurkeztutako Nafarroako alkategaiei eta 'De Miguel auziari' erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, Garbialdi enpresako langileek Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza parean egindako mobilizazioaren berri jaso dugu. Azkenik, kulturara jota, Leihotikan taldearen 'Non zaude?' disko berriaren ingurukoak bildu ditugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika, memoria eta kultura albisteen bilduma

2018-11-05
Hego Euskal Herriko urriko langabezia datuei eta pentsiodunen aldarrikapenei erreparatu diegu gizarte gaietan. Arlo politikoan, berriz, EH Bilduk Espainiako Konstituzioaren 40. urtemugarako Bilbon antolatu duen manifestazioa eta España Ciudadana plataformaren Altsasuko ekitaldiaren ondoren erreakzioak jaso ditugu. Azkenik, Espainiako Gobernuak frankismoan fusilatuez Paco Etxeberria auzi medikuari eskatutako txostena eta Donostiako Literaktum jaialdiaren hemezortzigarren edizioa aipatu ditugu memoria eta kultura gaietan.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika eta kultura albisteen bilduma

2018-10-31
Naval ontziolako langileen eta Arantxa Tapia sailburuaren arteko bilkurari eta Kaleratzeak Stop plataformak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletan aurkeztu asmo dituen mozioei erreparatu diegu gizarte gaietan. Arlo politikoan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen eta Uxue Barkos Foru Gobernukoaren arteko bilkura eta Altsasun iganderako Ciudadanosek deitutako ekitaldiak eragindako erreakzioei begira jarri gara. Horrez gain, Arimen Gauaren harirako 'Itzalitako kalabazen berpiztea' liburuaren bueltakoak bildu ditugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-10-30
Naval ontziolako langileek lan erregulaziorako txostenaren aurka egindako itxialdiari eta Gehituk Espainian LGTBI berdinatsunerako legea onartzeko egindako eskaerari erreparatu diegu gizarte gaietan. Arlo politikoan, Quim Torrak azaroaren 14an Donostiako Kursaalen eskainiko duen hitzaldiari eta 'Cabacas auziko' zortzigarren auzi saioari begira jarri gara. Kulturan, Su Ta Garren 30. urtemugako kontzertu bira aipatu dugu, eta kiroletan, Real Madrilek Julen Lopetegi entrenatzaile kargutik kendu izana.