Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Urteari So | 2013ari errepasoa!

2013-12-23

2013. urteak emandakoa behar bezala errepasatu nahi izan dugu Hamaika Telebistan. Paperean argitaratzen diren urtekarien eredua jarraituz, programa mardula osatu dugu. Hilabetez hilabete, gertaturikoaren bilduma egin dugu. Politika, Ekonomia, Jendartea, Kultura eta Kirola alorrak izan ditugu oinarri. Gertaerak eremu bakoitzeko adituekin jantzi ditugu: Asier Blas (politologoa), Adrian Zelaia (ekonomialaria), Iñaki Petxarroman (Berriako zuzendariordea), Gorka Bereziartua (Argiako kazetaria) eta Joseba Iturria (Garako kirol kazetaria). Urtearen errepasoa, eskura duzue.

bideoaren irudia
Herri zaharra da Euskal Herria

2013-07-23

Euskal Herria Europako herri zahartuenetarikoa da. Euskal Herriko Unibertsitateak helarazitako azken datuek hori erakusten dute behintzat.15 urte baino gutxiagoko hamar gazteko, hamalau lagun daude 65 urte baino gehiagokoak. Horixe da argazkia. Suitzaren, Alemaniaren eta Italiaren parean gaude. Gainera eta adituek aurreikusi dutenez egoera aregotu egingo da euskal herritarren %47k  45 urte baino gehiago dituztelako.

bideoaren irudia
11.BIT | Hitzen Uberan

2013-05-16

Hitzen Uberan web orria ezagutu dugu 11.Bit saioan. Literatura du oinarri.

bideoaren irudia
11.BIT | Dantzan.com ataria

2013-05-16

Dantzan.com ataria ezagutu dugu 11.BIT programan.