Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Frankismo garaian errepresioa jasan zuten esklabuak omenduko ditu beste behin "Memoriaren bideak"

2019-06-05
Memoriaren bideak elkarteak garatu du, Burgiko udalaren laguntzaz. Nafarroako pirinioetan frankismo garaian jasandako errepresioa ardatz, hainbat ekimen antolatu dituzte, tartean, ekainaren 7an Burgin bertan egingo den Vicente Lacaisa iheslari burgiarraren inguruko hitzaldia, edota ekainaren 15ean Bidakozeko portuan frankismoko esklabu nafarrei egingo den omenaldia, hitzartze eta musikari desberdinekin. Egun zinez tristea izango da, aurten, lehen aldiz, lekuko zuzenekorik egongo ez den lehen urtea baita, aipatutako Vicente Lacaisa eta luis ortiz pasa den urtean hil baitzirten. 2004. urtetik darabil Memoriaren bideak elkarteak euskal pirinioetan jasandako esklabutza ikertu, salatu eta zabaltzen. Omenladi, hitzaldi eta ekintza zehatzak egin dituzte. Pasa den urtean, adibidez, Frankismoan esklabu izan zirenen barrakoi baten erreprodukzioa eraiki zuten. Ekainaren 15ean barrakoiko bisita gidatua egingo da goizean, eta udan zehar bisitatzeko aukera ere izango da. Urtero bezala, ekainaren 15eko ekitaldia Juan Kruz Lakasta kazetariak gidatuko du, eta, aurtengo kartela, Angel Aja margolari sestaoarraren muntaia da, non lanera behartutako soldaduen 38. Batalloiaren argazki bat oinarri izan duen. Memoriak bidean eklarteak, iragana ahaztu ezin eta ahaztu nahi ezinik, egia eta erreparazioaren bidean jarraituko dutela adierazi dute.
bideoa prestatzen
ZUK ZEUK EGIN "Kororik gabeko erregina" - Origami ipuina

2018-10-10
Origami teknikari esker paper soil batetik kontu asko atera ditzakegu. Atal honetan "Kororik gabeko erregina" izeneko ipuina ezagutuko dugu. Ipuin berezia da, izan ere, origami figura desberdinak erabiliaz kontatzen da.
bideoa prestatzen
ZUK ZEUK EGIN "Kororik gabeko erregina" - Origami ipuina

2019-01-01
Origami teknikari esker paper soil batetik kontu asko atera ditzakegu. Atal honetan "Kororik gabeko erregina" izeneko ipuina ezagutuko dugu. Ipuin berezia da, izan ere, origami figura desberdinak erabiliaz kontatzen da.
bideoa prestatzen
ZUK ZEUK EGIN Ez solido ez likido

2019-01-09
Arto irina eta ura nahastu genituen, geratatu zenak harrituko zaitu.
bideoa prestatzen
Gaur 100 urte betetzen dira lehen aldiz langile-erretiroa ezarri zenetik espainiar Estatuan

2019-03-11
Egun berezia honetan pentsiodunak batu dira beste astelehen batez Bilboko Udalaren aurrean pentsio publiko duina eskatzeko. Adierazi dute oraindik borrokan jarraitu behar dela. Urte askotan emakumeek, meatzariek eta beste hainbatek egindako mobilizazioak gogoratu dituzte. Adierazi dute, egoera askoz zailago batzuetan pausuak eman baziren, gaur egun ere eman daitezkeela eta gogo politiko falta dela egoera geldirik egotearen arrazoia. Aipamen berezia izan du martxoaren 8ko greba feministak.
bideoa prestatzen
90 kilometro orduko gehienezko abiadura ezarri da errepide sare orokorrean

2019-01-29
Indarrean sartu da ohiko errepide sarean abiadura 90 kilometro ordura mugatzen duen araua. Helburu nagusia istripu kopurua murriztea da, eta hauen hilgarritasun tasa jaistea. Neurriak Nafarroako errepideen %90 ingururi eragiten dion bitartean, EAE osoko 90 kilometrotan aplikatuko da.