Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Getxok Open House Bilbao festibalean hartuko du parte lehenengoz

2019-07-04
Open House Bilbao nazioarteko arkitektura eta urbanismo jaialdiaren hirugarren edizioa irailaren 28 eta 29an ospatuko da. 70 eraikin baino gehiago ikusi ahal izango dira itsasadarrean zehar, Getxon, Barakaldon eta Bilbon.
bideoa prestatzen
Bero boladetan krema ematea garrantzia handikoa da

2019-07-04
Bero boladetan, bereziki, Eguzkitako krema ematea garrantzitsua da oso. Ekainaren hasieran, Isdin eta Bavaria marketako eguzkitako bi krema merkatutik kentzeko eskatu zuen kontsumitzaile elkarte batek. Ikerketa baten ostean, ziotena baino babes txikiagoa ematen zutelako.
bideoa prestatzen
Ekaineko bero boladak errekorrak hautsi ditu

2019-07-02
Ekainaren azken egunetako bero boladak mende honetako errekor ugari hautsi ditu Euskal Herrian. Tenperatura maximoak 2000 urtetik erregistratu diren altuenak izan dira EAEko 12 herritan, Euskalmet-en arabera. Esaterako, Bizkaian, Arangurenen eta Derion 41,1 eta 41 gradu erregistratu ditu Euskalmet-ek hurrenez hurren, aurretik ezarritako 40,7 eta 40,6 maximoen gainetik. Araban, Moredan 42,6ra heldu da termometroa, duela bi urteko maximoa baino 4 gradu gehiago. Zanbranan, 41,3; Paganosen, 40,9; eta Espejon, 40,5 gradurekin; errekorrak hautsi dira ere.
bideoa prestatzen
Joseba Gabilondo: "Sistema cis sexista honek denok sartzen gaitu kaiola batean"

2019-06-28
Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da gaur. 50 urte betetzen dira Stonewallen erreboltak izan zirenetik. Esaten da, hura izan zela gaur egungo LGTBIQ+ mugimenduaren hastapena. Besteak beste, ospakizunez, aldarrikapenez edo kolektiboak Euskal Herrian egunerokotasunean bizi dituen erasoez hitz egin dugu Joseba Gabilondo Hiruki Larroxako kidearekin.
bideoa prestatzen
Bero boladak alerta laranja piztu du Hego Euskal Herrian

2019-06-26
Termometroa 42 gradura hel daiteke Nafarroako erdialde eta hegoaldean. EAEn muga hori joko ez duen arren, 35 gradutik gora kokatuko dira maximoak, kostaldean zein barnealdean. Gaur eta bihar izango dira egunik beroenak baina asteburuan ere alerta piztuta mantenduko da, tenperaturek behera egingo duten arren ostiraletik aurrera.
bideoa prestatzen
Euskotreneko batzorde iraunkorrak lanuztea egin du epaiketak iraun bitartean

2019-06-25
Euskotreneko batzorde iraunkorrak lanuztea egin du goizeko 10:30ean hasita, 15:30etara. Gutxienez, egiturazko 80 lanpostu bermatzera konprometitu zen Euskotreneko Zuzendaritza. Akordioa bete ordez, Euskotrenek kanpo-enpresa batekin bi urteko lizitazioa aurkeztu du. Horren aurrean, Euskotreneko batzorde iraunkorrak auzitara eraman du gertaera.