Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Lekuak

bideoaren irudia
Ibilean | Arrieta, Idiazabal, Busturia eta Debabarrena

2014-04-08

Euskal Herriko txokoen aberastasuna islatzeko asmoa duen Ibilean turismo saioaren bigarren atala osatu dugu. Oraingoan, lau proposamen diferente aurkeztu nahi dizkizuegu. Arrieta, Idiazabal, Busturia eta Debabarrenara hurbildu gara bakoitzaren ezaugarri esanguratsu batzuk ezagutzera. Etorri gurekin!

bideoaren irudia
Txinzerrek datu faltsuak aurkeztu dituela salatu du Jaizkibel Mendiaren aldeko plataformak

2014-03-18

Jaizkibel Mendia Babestu Dezagun plataformak Txingudiko Zerbitzuak erakundearen kudeaketa eta gardentasun eza salatu ditu. Jaizkibel Elordi proiektuan informazio sakona eman ez dutela ere leporatu diete. Proiektua aurrera eraman ahal izateko, dokumentuak faltsutu dituztela dio plataformak. Horregatik, haien kontra aurkezturiko salaketari kasu egin dio Espainiako Ingurumen Ministerioak.

bideoaren irudia
Sakelakotik | Zazpi kaleak inguratzen

2014-02-05

Zazpi kalean bizirik daude? Inguratu eta Alde Zaharreko instanteak lapurtu ditugu sakelako telefonoarekin.