Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Lekuak

bideoaren irudia
Ibilean | Beasain, Donostiako Aquariuma, Albaola Elkartea eta Hondarribia

2014-07-22

Oraingoan, lau toki interesgarritan izan gara. Hasteko Beasainera joan gara, eta herriaren txoko interesgarrienak gertutik ezagutu ditugu. Beasaindik Donostiara salto eginez, itsaso sakoneko bizitzan murgildu gara Donostiako Aquariumean. Kostaldean jarraituz, Albaola Itsas Elkartearen azken proiektua ezagutu dugu: San Juan Baleontziaren erreplikaren eraikuntza. Amaitzeko, Hondarribiako udalak martxan jarri duen Hondarribia Abian proiektua izan dugu hizpide.

bideoaren irudia
Idiazabal, gazta baino gehiago

2014-07-01

Idiazabalek lotura handia izan du beti gaztarekin, baina hori baino askoz gehiago eskaintzen du herriak. Gaztaren prozesu guztia ezagutzeaz gain, herriaren balio historikoaz jabetu gara.

bideoaren irudia
Oñati: historia, tradizioa eta natura

2014-06-18

Oñati Gipuzkoako herririk erakargarrienetakoa da. Mendiz inguratuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean kokatzen da. Gaur egungo herri moderno eta garatuak ondare historiko, kultural eta natural ugari gordetzen ditu; hala nola, Arrikrutz koba, Arantzazu auzoa eta bere santutegia, edota Sancti Spiritus Unibertsitatea.

bideoaren irudia
Otitako parkea, Leitzaran bailarako altxorretako bat

2014-06-18

1995eko irailaren 29an izendatu zuten biotopo Leitzarango bailara. Ingurumen aldetik zein historikoki oso aberasgarria da gunea; historiaurreko aztarna ugari topa daitezke bertan. Aitor Mendiluze bertsolariaren eskutik ezagutu dugu Leitzaran bailarako gune aipagarrietako bat: Otitako parkea.

 

bideoaren irudia
Lauaxetaren jaioterrian barrena

2014-06-18

Mungialdeko herria da Laukiz, Lauaxeta olerkariaren jaioterria. Uribe Butroeko herri hau, Bizkaiko hiriburutik, Bilbotik, 15 kilometrotara. Bost auzo dauzka: Elizalde, Aurrekoetxe, Agirre, Mentxakaeta eta Mendiondo.

bideoaren irudia
Ibilean | Oñati, Laukiz eta Leitzaran bailara

2014-06-18

Laugarren atalean, hiru leku eder bisitatu ditugu. Hasteko, Oñati herria, Gipuzkoako erakargarrienetakoa, ezagutu dugu. Mendiz inguratuta egon arren, ondare ezagunak gordetzen ditu bere baitan. Lauaxetaren jaitorrerira ere hurbildu gara, Mungialdeko Laukiz herri politera. Eta azkenik, Andoaingo Leitzaran bailarara iritsi gara. Bereziki, Otitako parkean paseo ederra eman dugu Aitor Mendiluze bertsolariaren konpainian.