Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Lekuak

bideoaren irudia
Busturiako aniztasun arkitektonikoa begi-bistan

2014-11-12

"Busturia barrutik ezagutu" egitasmoaren bigarren atal honetan, Urdaibaiko herri honek duen aniztasun arkitektonikoa ezagutzeko aukera izan dugu. Erlijio eraikinak, eraikin zibilak, etnografikoak, kaleroak,... garai eta mota ezberdinetako eraikinak ditu Busturiak

bideoaren irudia
Arribiribilletako zutarria tente jarri izana ospatu dute Irukurutzetan

2014-09-18

Lan askoren ostean, Arribiribilletako zutarria tente jarri dute. Elgoibar, Soraluze eta Bergara arteko Dolmenen Ibilbidearen barnean kokatzen da zutarri hau. Asteburuan festa egin dute Arribiribilletako zutarria tente jarri dutela ospatzeko Irukurutzetan. Gainera, igande honetan hasita lau irteera egingo dituzte guztira Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko.

bideoaren irudia
Ibilean | Urola Garaia eskualdean barrena

2014-07-28

Urola Garaia eskualdeak Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herriak barne hartzen ditu. Esperientzia ederra da Urolaren bide berdetik gurutzatu eta bere ondare industriala, artistikoa zein erlijiosoa bisitatzea. Bisitatu beharreko altxorrak asko dira. Horietako asko jaso ditugu saio berezi honetan.

bideoaren irudia
Atsedena eta aisia Arbizuko kanpinean

2014-07-24

Arbizuko Ekokanpina aparteko natur gune ikusgarrian kokaturik dago. Sosegu eta lasaitasunerako toki aproposa aurkituko duzu. Gozatu kanpineko ekimen ezberdinekin, eta baliatu inguruko parajeek ematen duten aukera sorta.

bideoaren irudia
Lehen sektorea biziberritu du Hondarribiak

2014-07-22

Herriko ekonomia berpiztu eta enplegua sustatzeko asmoz jarri zuten martxan Hondarribia Abian proiektua. Bost ardatz estrategikotan egituratzen da plana. Horietako bat da, hain zuzen, lehen sektoreari dagokiona. Udalaren eta Gizpukoako Aldundiaren laguntzarekin, Agroaldea sortu dute Hondarribian. Horrez gain, udako larunbatetan nekazal azoka jarri dute martxan San Pedro kalean. Iaz hasi ziren horrekin, eta aurten jarraipena eman diote ekimenari.

 

bideoaren irudia
Beasain, urtegitik herrigunera

2014-07-22

Gipuzkoako lurralde historikoaren barnealdean kokatzen da Beasain, Goierri eskualdearen bihotzean. Murumendi, Usurbe eta Pagobakar mendiez inguraturik, Oria ibaiak zeharkatzen du herria. Sei gune nagusi bereizi daitezke Beasainen: herrigunea batetik, eta Arriaran, Astigarreta, Garin, Gudugarreta eta Aratz-Matxinbenta auzoak bestetik.