Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Lekuak

bideoaren irudia
Zalla, sorginkeriaz jantzitako ondarea

2016-07-05

Sorginkeriarekin harremana du Zalla herriak, eta horren isla da bere ondarea. Bizkaiko herri eder honen bazterretatik ibili gara, duen aberastasuna gertutik ezagutzeko. Garai bateko kastroa ezagutzeko aukera ere ematen du Zallak, eta gu ere bertan izan gara.

bideoaren irudia
Ibilean | Zalla, Oñati eta Etxabarri herrietan barrena

2016-07-05

Atal honetan, Zalla, Etxebarri eta Oñatiko paisaiak eta ondarea ezagutu ditugu. Mendietatik ibili gara eta baita kaleetan zehar ere. Zer da bisitariak herri hauetan aurkituko duena? Programan deskubrituko dituzue.

bideoaren irudia
Oñatiko altxorren bilduma

2015-10-01

Leku ezkutuen peskizan ibili gara Oñatin, eta karabanen gune berria bisitatu dugu, turismo bulegoan dagoen errotan ere izan gara, Oñatin txokolateak izan duen presentziaz ere aritu gara hizketan eta azkenik Arrikrutzeko kobak bisitatu ditugu.

bideoaren irudia
"Ordizia Zabalik" partaidetza prozesuak bere fruituak eman ditu

2014-12-09

Eragile eta herritarrengatik jasotako proposamenekin garatuko ditu Ordiziako Udalak 2015eko aurrekontuak. Hori da, "Ordizia Zabalik" ekimenaren oinarria. Eragileekin egindako lan bileretan eta auzoetan egindakoetan, 400 proposamenetik gora jaso ditu udalak. Horietatik 45 lehenetsi zituen, eta ondoren, udaletxeko pleno aretoan egin zen osoko bileran, datorren urteko aurrekontuetan txertatuko dituen hainbat proiektu aurkeztu zituen gobernu taldeak.

 

bideoaren irudia
Hernaniko Talleres Mitxelena kooperatiban izan gara

2014-12-03

Hernaniko Zikuñaga auzoko Eziago poligonoan kokatuta dago Talleres Mitxelena kooperatiba. Zilindro hidraulikoak eta pieza bereziak ekoizten adituak dira, batez ere tamaina handietan. Bertan izan gara, eta nola lan egiten duten ikusi dugu.

bideoaren irudia
Maruri-Jatabe garai berrietara egokitzen jakin duen herria

2014-11-12

Maruri Xatabe, Xata mendiaren mendebaldeko hegalean kokatuta dago. Iparraldean Lemoiz du mugakide, ipar-ekialdean Bakio, hego-ekialdean Mungia eta hego-mendebaldean Gatika. Atzean utzi zuen nekazal izaera eta garai berrietara egokitzen jakin duen herria da. Bizkaiko herri polita hobeto ezagutu nahi duzue?