Skip to main content

Azken bideoak: Lekuak

bideoa prestatzen
Hamaika Telebistak irudia berrituta ekin dio 11. urteurrenari

2020-03-26
Egitasmo berritzailea hastapenetik, hamarkada propioa bete baitu euskaldunon telebistak, 2010eko urte hasieran emititzen hasi zenetik. Gara, Noticias, Berria, Euskaltel, Bainet eta Elkar korporaziek sustatuta. Urte emankorrak izan dira. Hedabideen eta informazio eskubideari ekarpena egin eta ikus-entzunezkoen alorrean ekarpena egin du Hamaikak, iraultza digitalari helduz Euskal Herrian zein Katalunian abiatutako prozesuei zuzenean helduz. Bide honetan, Aukera berriak eskaintzen jarraitzen du Hamaika, eta urteurrena ospatzeko ekintza egitasmoari ekin diogu berrogeialdian egonda ere. Horrela, emisioari eutsi bakarrik ez, indartu ere egin du langile guztiak telematikokki martxan jarrita. Informazio zerbitzuak, zuzenekoak eta Kolpez Kolpe, Musika Zuzenean eta Maraka Txikia eta Pandoraren Kutxa, Kiliklon, KM0 Errezeta beganoak, Etxeko Sessions eta Eskatzea Llibre, besteak beste. Garai zailak bizi baditugu ere, iritsiko zaigu elkarrekin 11. urteurrena ospatzeko garaia. 11 Tokitan saioarekin Euskal Herriko eta diasporako herritarrengana gerturatuko gara telebista herritartu eta gertu sentitzeko. Eta, udazkenean, 11 Foroa jarriko dugu abian kultur digitalaren erronkei buruz hausnartzeko. Honela. urteurren ospakizunak urteak iraun bitartean. Azaroan, 11 Sariak ospatuko ditugu eta urteari ere bukaera borobila emango diogu Urte Zahar Gauean. Izan ere, Aro digitalaren garai betean, telebistak jauzi kualitatiboa emango du plataforma ezberdinetan zein sareetan. Aldaketak hori bera irudikatuko du, tradiziozko telebistatik ikus-entzunezkoen merkatu digitalean lehiatzea baita HAMAIKAren erronka. “Eman aukera Hamaikari. Aukeran, Hamaika”.
bideoa prestatzen
Omako basoaren erreplika bat egingo dute orain dagoen lekutik gertu

2020-02-12
Omako basoaren egoeraren berri eman dute Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Unai Rementeriak eta José Ibarrolak. Basoa pasa den urteko apirilean itxi zuten, pinudiaren egoera larriagatik. Unai Rementeriak, basoa hilzorian dagoela argitu du.
bideoa prestatzen
Eguneko 3.024 bisitari sartu ahal izango dira Gaztelugatxen martxoaren 14tik aurrera

2020-02-07
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko ermitara sarbidea mugatuko du Martxoaren 13tik aurrera. Azkenaldian biotopoak izan duen bisitari kopuruaren gorakadak neurriak hartzera behartu du. Data horretatik aurrera internet bidez erreserba hartzea derrigorrezkoa izango da uhartera sartu ahal izateko eta aldi berean 340 pertsona baino ezingo da igo ermitara. Egun berean, bestetik, 3.024 pertsonatan jarri du muga aldundiak.
bideoa prestatzen
Azken orduetan sute ugari gertatu dira Euskal Herrian

2020-01-15
Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan suteak egun dira azken orduetan. Suhiltzaileek lan eskerga egin dute eta hego-haize bortitzarekin suteak egitea guztiz debekatuta dagoela gogoratu dute.
bideoa prestatzen
Ametzola eta Kasilda parkea lotuko dituen bidegorria eraikiko dute Bilbon

2019-09-18
Mugikortasuaren aste europarraren barruan, zinegotziak, bidegorri berria egingo dutela azaldu du. Sabino Arana etorbidean kokatuko da eta Kasilda Iturrizar parkea eta Ametzolako berdegunea lotuko ditu. Horrekin, guztira, 41 kilometro edukiko ditu Bilboko bidegorriak.