Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Loraldia festibalak Bilbo hartuko du martxoaren 12tik apirilaren 7ra

2019-02-26
Loraldiaren bosgarren edizioak hogeita hamar ikuskizun eskainiko ditu Bilboko hamabi kulturgunetan, martxoaren 12an hasiko da eta 15ean ospatuko da zabalera ekitaldia, 'Kalaportu: Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoa kantuz' kontzertuarekin. Itxieran, Itxaro Bordak 'Buztinezko etorkizuna' testua irakurriko du eta Miren Amuriza eta Oihana Iguaranen bertso saio egongo da.
bideoa prestatzen
Kalean ospatuko dute DFeriaren XXV. urteurrena

2019-02-26
DFeria martxoaren 11tik 19ra ospatuko dute. Aurten, ordea, 25 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko kalera aterako da. Hain zuzen, martxoaren 9an bederatzi ikuskizun antolatu dituzte adin guztietako ikusleentzako. Hiriguneko hainbat lekutan izango dira: Alderdi Eder, Boulevardeko kioskoa, Konstituzio Plaza eta Bretxako merkatua. Ikuskizun bakoitza birritan eskainiko dute 16:30ean eta 19:00etan hasita, "ahalik eta ikus-entzule gehienengana iristeko". Ikuskizun guztiak doakoak izango dira.
bideoa prestatzen
Jaurlaritzak 7,5 miloi euro banatu zituen iaz kultura proiektuetan

2019-02-25
Eusko Jaurlaritzak Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak kultur sorkuntzaren sustapenari lotutako 460 proiektu babestu zituen 2018an, 12 diru laguntza deialdi irekitan bildutako 39 modalitateren bidez. Diru laguntza horiek 7,5milioi euroko aurrekontua izan zuten. Gainera, beste 7,2 milioi euro inguru inbertitu zituen kultur sorkuntza ardatz duten bestelako programa eta ekimenen bitartez. Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak pauso bat eman nahi du politika horiek sortzaileengana hurbiltzeko, alegia, laguntza ildo horien balizko hartzaileengana gerturatzeko. Horretarako proiektu berri bat jarri du martxan “Zure ideiarekin jarraitu” izena duena.
bideoa prestatzen
'Green book', 'Bohemian Rhapsody' eta 'Roma', protagonistak Oscar sarietan

2019-02-25
Bohemian Rapsody pelikulak lau sari jaso ditu. Rami Malek, lehen aldiz nominatua izan eta irabazi egin du gizonezko aktorerik onenaren saria. Alfonso Cuaronek zuzendaririk onenarena jaso du, Roma filmagatik. Horretaz gain, pelikula honek irudirik onenaren eta ingelesez besteko filmik onenaren saria ere jaso ditu. Emakumezko aktorerik onenaren saria Olivia Colmanek jaso du, The Favourite filmarengatik. Honena ere lehen nominazioa izan da. Animaziozko filmik onenaren saria, lehen aldiz, zuzendari beltz batek, Peter Ramseyk, jaso du Spiderman: Into the Spider-Verse filmagatik. Lehenengoz, baita, eskuratu du Oscar bat Spike Lee zuzendariak, gidoi egokiturik onenaren atalean, BlacKkKlansman filmagatik. Hala ere, pelikularik onenaren saria eta preziatuena Green Book-ek eraman du.
bideoa prestatzen
Euskaltzaindiak eta Bilboko udalak euren lankidetza-hitzarmena berritu dute

2019-02-25
Euskara eta euskal kultura sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltzanidiak. Udalak 35.500 euroko diru-laguntza emango dio Euskaltzaindiari eta Euskaltzaindiak, Udalari aholkuak emateaz gain, Bilborekin eta euskararekin lotura duten pertsonaien lanak eta biografiak argitaratzeko konpromisoa hartzen du akordioaren bitartez.
bideoa prestatzen
"Bilbaopoesia" literatur jaialdiak poeta entzutetsuak bilduko ditu

2019-02-25
Martxoaren 7an hasiko da 20. edizioa Darío Jaramillo, Antonio Carvajal eta Antonio Lucasen errezitaldiarekin. Bidebarrieta Kulturguneak urtero poesiarekin duen topaketa handia da, jada finkatua dagoena. Errezitaldiak, musika, egileekintopaketak eta Zazpi Kaleetako geltokian bi poesia hamarkada hauen erakusketa-labrupena barnebilduko ditu. Emakume poeta belaunaldi berriak ere izango du tartea martxoaren 11an.