Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Olatz Arrietak jaso du Euskal Kazetariak saria

2019-11-06
Olatz Arrieta ETBk Bruselan duen korrespontsalak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak banatzen dituen ataleko Euskal Kazetariak saria jaso du.
bideoa prestatzen
Revolta Permanent talde bizkaitarrak "Lobotomiak" diska berria kaleratu du

2019-11-05
Revolta permanent talde bizkaitarrak haien laugarren diska aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. "Lobotomiak" izena jarri dioten diskarekin batera, "R" abestiaren bideoklipa plazaratu dute. Hamaika abestiz osaturiko lan honek, nahiz eta rapa eta musikoa elektronikoa izan oinarri, tirp-hop, rock industriala eta musika industrial elektroniko estiloak batzen ditu.
bideoa prestatzen
Bihar hasiko da zortzi emanaldiz osatutako Bertsoaroa

2019-11-04
Zortzi emanaldi izango ditu bihar hasiko den Bertsoaroak. Hogeita bederatzigarren urtez bertsolaritza Iruñean sustatzeko ekimena ospatuko da eta aurten ekitaldi nagusiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira.
bideoa prestatzen
Ander Perez: "Bertsoaroak gizartearen aldaketetara egokitzen du bertsolaritza"

2019-11-04
Zortzi emanaldi izango ditu bihar hasiko den Bertsoaroak. Hogeita bederatzigarren urtez bertsolaritza Iruñean sustatzeko ekimena ospatuko da eta aurten ekitaldi nagusiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira. Ander Perez da egun zikloaren arduraduna eta haren hitzetan "bertsolaritza oholtza eta plazetatik haratago garatzen da"
bideoa prestatzen
Itsaso Lekuona Topagunea: "Gau Beltzan garai bateko ohiturak berreskuratu nahi ditugu"

2019-10-31
Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltza berreskuratu nahi du herri desberdinetan. Horretarako, webgune bat ireki du eta bertan jaia aurrera eramateko irizpideak ageri dira. Euskal Herrian aspalditik ospatu den jaia izan da hau, uzta garaiari agur esateko.
bideoa prestatzen
Garazi Conde: "Zizelkariak dokumentalean gazte mugimendu txikiei ahotsa eman nahi diegu"

2019-10-31
Euskal Herriko periferiak erdigunera ekartzea da Zizelkariak dokumentalaren helburua. Bertan, hainbat arlotan borrokatzen ari diren sei gazteen aitortza jasoko dute.