Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Amaren eskuetan

2013-09-24

Donostiako Zinemaldiaren bosgarren egunean, edizio honetako euskarazko film luze bakarra gertu-gertutik ezagutu dugu: Amaren Eskuak. Bere zuzendari Mireia Gabilondo eta aktore Ainara Gurrutxagarekin izan gara. Kritikarien txokoan, ordea, Peru Solabarria eta Koldo Almandoz izan ditugu.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Zumetaren unibertsoa

2013-09-23

Donostiako Zinemaldiko laugarren egunean, Jose Luis Zumetari buruzko dokumentalaren inguruan aritu gara Enara Goikoetxea eta Monika Zumeta egileekin. Kritikarien txokoan Gorka Bereziartua (Argia) eta Angel Aldarondo (aditua) izan ditugu.

bideoaren irudia
Iñaki Murua: "Bertso Txapelketa Nagusia berritzailea izango da"

2013-09-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñaki Murua Bertsozale elkarteko presidentea izan dugu. Bertsolari Txapelketa Nagusiko xehetasunak ezagutu ditugu bere bitartez. Nabarmendu du aurtengo txapelketa berritzailea izango dela.

bideoaren irudia
Skapa | Itzala ikuskizun

2013-09-19

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Kabia Antzerki taldeak ikuskizun berria du, Itzala. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Donostiako Zinemaldia bihar bertan hasiko da, Irailaren 22an Lazkaon Bizipozaren Jaia ospatuko dugu Irrien Lagunekin, Gasteizen magia izango da nagusi asteburuan, Bosteko erakusketa ibiltaria martxan da, Zertarako hegoak antzezlana Oiartzungo Udal Aretoan ikusgai eta Bertso Txapelketako xehetasunak ezagutuko ditugu.
 

bideoaren irudia
9 Terdietan Plazan | Hernani eta Lasarte-Oriako festak

2013-07-04

Lehen atalean, bi herri eta bi festa ezagun bisitatu ditugu. Batetik, Hernaniko San Juan jaiak. Urtero egin ohi duten Azeri Dantza bihurria hurbiletik ezagutuko dugu kaleko giroarekin batera. Eta bestetik, Lasarte-Oriako San Pedro festak. Gaztetxoen txupina eta txupin orokorrak emandakoa gogora ekarri dugu, Sorgin Dantza bezala. Ederki pasa genuen!

bideoaren irudia
Skapa | Sexu askapenerako bidean beste urrats bat ekainaren 28an

2013-06-27

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Dantzaren hizkuntza aniztasuna publiko orori zabaltzea  eta koreografia lanak hiriko arkitekturagaz uztartzea da Lekuz leku jaialdiaren helburua. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Comediantes con el sol en la maleta, La bizicleta verde eta Los becarios dira aste honetako proposamenak. Asteburuko proposamenei dagokionez, hauxe duzue gure eskaintza: Ekainaren 28a, sexualitatea modu askean eraiki eta bizitzeko aukera aldarrikatzeko eguna, 20 konpainia eta 39 ikuskizun Bilboko Kalealdian, uztailaren 3tik 7ra, Getxoko Jazzaldian proposamen zabala, Euskal Herria Zuzenean festibala hemetxe dugu, ekainaren 28 eta 29an Azkena jaialdia, San Pedro jaiak Lasarte Orian eta ekainaren 30tik uztailaren 28ra Musikaire jaialdia Elorrion.