Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Sakelakotik | Saharari kantari

2014-05-08

Basarmotuko basamortuan bizi da Saharako herria. Beraien lurretatik at, urrun, ...

bideoaren irudia
Sakelakotik | Fisahara Zinema jaialdia

2014-05-07

Hamaika urte dira Fisahara Nazioarteko Zinema jaialdia ospatzen hasi zirelako, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan. Alfonbra gorririk gabeko jaialdia bisitatu dugu, telefono mugikorra eskuan.

bideoaren irudia
Maiatzaren 15etik 18ra arte egingo dute Leioako 15. Umore Azoka

2014-05-07

Leioako 15. Umore Azoka ospatuko dute maiatzaren 15 eta 18 bitartean. Hala aukeztu dute gaur goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan. Azoka nazioarteko ekitaldi bilakatu dela azpimarratu dute, estatu mailako ikuskizunez gain, nazioartetik heldutako konpainiak ere baitaude. Arte eszenikoez sortutako kale antzerkiak izango dira nagusi Leioako kaleetan egun horietan zehar.

bideoaren irudia
Musika, antzerkia, tailerrak eta piroteknia ikuskizunak izango dira Balmasedako Erdi aroko azokan

2014-05-06

Maiatzaren 10 eta 11an Balmasedak XVI. Erdi Aroko azoka hartuko du. Azokak mundu zabaletik etorritako artisau eta lanbideak erakutsiko ditu urtero bezala baina horretaz gain berritasun ugari bilduko ditu. Hauen artean 40 herritar batuko dituen herri antzerkia azpimarratu dute antolatzaileek. Las Guerras Banderizas da ikuskizunaren izenburua eta garai batean herrian izan ziren gudak ekarriko ditu gogora. Etxeko txikienek ere izango dute bere lekua azokaren barruan, txikienei eskainitako Erdi Aroko kanpamendua izango delako besteak beste. Bukatzeko antolakuntzatik garraio publikoa erabiltzeko deia luzatu dute.

bideoaren irudia
Europako artisten sarea martxan da

2014-05-06

Donostia 2016ek eta Etxepare Institutuak haien nahia bete ahal izan dute azkenik. Abenduan ereindako proiektuaren lehen fruituak jaso ahal izango dituzte hurrengo hilabeteetan. Europako artisten sarea sortzea zuten helburu eta dagoeneko badituzte lehenen jaurdunaldi honen irabazleak: Matxalen De Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasua.

bideoaren irudia
Donostiako Udalak "Urtebetez kultura euskaraz" lehiaketa abiatu du

2014-05-05

Otsaileko "Udalean ere euskaraz" kanpainia eta gero, "Urtebetez kultura euskaraz" lehiaketa jarri dute martxan. Helburua, euskaldun izan nahi duten eta euskaraz bizi nahi duten hiritarrei haien nahia asetzeko aukera eskaintzea da. Partehartzeko  Facebook bitartez www.donostia.org webgunean dagoen bideoa elkarbanatu behar da. Eta bestela, Twitter bidez #ereeuskaraz traola sortu dute, jarraitzaileek euskara non eta norekin erabiltzen duten erantzuteko. Saria, urtebetez Donostia kulturak euskaraz antolatzen dituen saio guztietarako bi sarrera izango dira.