Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Mojo workin´jaialdiak rhythm and blues eta soul musikaz beteko du Donostia 10.urtez

2019-03-14
Hamargarren Mojo Workin´jaialdia izango da martxoaren 14tik 17ra. Estatu Batuetako 60.hamarmakadako soul eta blues erritmoak ekarriko dituzte Donostiara. Talde garaikideak eta disko jartzaileek ere egitarauan izango dira. Martxoaren 15ean Akatz, Winfield Parker & The Cookies taldeak zuzenean ariko dira Egiako Gazteszena aretoan. Martxoaren 16an, berriz, Big Bob Railroad, Thelma Jones & The Dixie Cups izango dira Gazteszenako agertokian eta amaiera 17an Tabakaleran izango da.
bideoa prestatzen
Udaberrian ospatuko da Iruñea Loretan - Pamplona es Flor jaialdia

2019-03-14
Iruñeko Udalak Iruñea Loretan – Pamplona es Flor jaialdia antolatu du hastear den udaberrian, hiriko natura-guneak ezagutarazteko. Euskal Herriko hiriburuko bioaniztasun oparoa ikusarazi eta nabarmentzeko asmoa duen jaialdia, bisita gidatuz, kontzertuz, erakusketaz eta hainbat ekimenez osatzen da. Martxoaren 22tik maiatzaren 12ra bitarte burutuko da egitaraua, eta aurretik burutzen ziren ekimenak programa bateratuan integratuko dira, ekintza berriekin, elkarrekiko osagarriak diren jarduerak antolatuz.
bideoa prestatzen
“Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa” erakusketa jarri du martxan Azkuna Zentroak

2019-03-14
Antonin Artauderen esaldiak bi diziplinen arteko sinbiosia irudikatzen du. Esaldi horrek lotzen ditu, hain zuzen ere, erakusketan parte hartzen duten hamahiru artistak, artean edo literaturan sortu baitituzte barrutik bi diziplinak nahasirik naturaltasunez tratatzen dituzten lanak. Kritikatu egiten dute mugatutako bi alor gisa ikustea. Marrazki, bideo, instalazio edo argazkiek osatzen dute erakusketa, artista internazionalei tokia emanez. Ivan de la Nuez komisarioaren 25 urteko ikerketaren ondorioa da eta azaldu du egunerokotasunaren ikuspuntutik kultura garaikidea gozatzeko aukera dela. Artistak ere izan dira aurkezpenean protagonista, euskaldunak tartean. Iraileraino egongo da bisitatzeko aukera.
bideoa prestatzen
Datorren urrian hasiko du bira La Polla Records taldeak

2019-03-13
Madrilen eman duen konferentzia batean adierazi ditu taldeak birari buruzko xehetasunak. 12 kontzertuz osatutako bira izango da, urriaren 19an BECen bat eskainiko dutelarik. Gainera kontzertua disko batekin batera etorriko da, 19 kantu esanguratsu bilduko dituena, baita orain atera duten single berria ere: “Ni descanso, ni paz!” izenekoa. Hasiera batean Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da Barakaldokoa. El Drogas izango dute laguntzaile bezala biran eta latinoamerikan ere izango dira, Argentina, Chile, Mexiko, Uruguay edo Ekuadoren, adibidez. Prentsaurrekoan gogorarazi dute 40. Urteurrenarekin egiten duela bat itzulerak
bideoa prestatzen
"Cacereño" eleberriaren harira egindako dokumental bat aurkeztu du Aldundiak

2019-03-13
«Cacereño» eleberriaren 50. urteurrenaren harira Gipuzkoako Foru Aldundiak Raul Guerra Garridori egin dion omenaldiaren testuinguruan, Kultura Departamentuak, Euskal Telebistarekin elkarlanean, dokumental bat ekoiztu du, eleberriaren agertokien eta pertsonaien bidez 60ko hamarkadako Gipuzkoaren erretratu soziala eginez. 57 minutu irauten duen ikus-entzunezko honetan idazlearen bizitzaren eta ibilbide artistikoaren errepasoa egiten da, literaturaren arloan eta mundu artistiko, intelektual nahiz politikoan autorearengandik gertu egon diren hainbat pertsonen laguntzarekin. EITBk dokumentala irailaren 8an estreinatuko du, Extremaduraren eguna aitzakia hartuta. Bestalde, Aldundiak Raul Guerrari omenaldia martxoaren 27an egingo dio, baina, primiziak martxoaren 26an Printzipe zinema aretoan dohainik egongo da ikusgai.
bideoa prestatzen
%23 murriztu da Bizkaiko Txakolinaren uzta azken urtean

2019-03-13
Bi faktore nagusik markatu dute uzta galera: udaberriko eta uda hasierako eguraldi txarra eta baita tenperatura hotz eta egun euritsu askok. Gainera, Bizkaiko Txakolinak 25. Urteurrena ospatzen du aurten, tenperatura oso altuak izan direla eta uzta bilketa arinago egingo dutela adierazi dute. Horrez gain, ekoizpen bolumenak eta uztaren kalitateak, antzekoa izaten jarraituko duela azpimarratu dute. Azken urtean barne merkatua ia %6 hazi da eta kanpo merkatua %43.