Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Euskal Eskola Publikoaren jaia doinuz jantzi du Siroka taldeak

2014-03-26

Enkarterrietan euskara eta Eskola Publikoaren eskaria gora doazela zabaldu nahi izan dute abesti honekin. Eskaria gora badoa ere, eskaintza publikoak eskaera horiek asetzen ez dituela gogorarazi dute. Izan ere, ez daude nahikoa plaza eskariari kasu egiteko. Euskal Eskola Publikoaren festa ekainaren 1ean egingo dute, Balmasedan.

 

bideoaren irudia
Katapulta Plataformaren eskutik sortzaileen erakustaldiak izango dira asteburuan Donostian

2014-03-25

Katapulta Plataformaren helburua, ideiak eta talentua, berritzeko indarra eta ahalmena duten pertsonak bilatzea da, inguruko sormen gaitasuna ahalik eta gehien garatu ahal izateko. Proiektuaren aurkezpena egiteko hainbat ekimen antolatu dituzte asteburu honetako. Donostia 2016ko egoitzan, Easo kalean, denetariko diziplinak ikusi ahal izango dira kultur sistemaren ahuleziei aurre egiteko helburuarekin.

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Adunan Iñaki Gorostidirekin

2014-03-24

Sagarrondotik saioaren bosgarren atalean Adunara joan gara, eta bertan Iñaki Gorostidi harrijasotzaile ohiarekin egin dugu hitzordua. Bere kirol ibilbideari errepasoa eman, eta gaur egun zertan dabilen jakin dugu. Adunako bi sagardotegiak ezagutu ditugu, Aburuza eta Zabala, eta sagardotegietarako garraio bereziez aritu gara.

bideoaren irudia
Musika Parkean ekimenaren edizio berria hastear da

2014-03-24

Datorren apirilaren 12an ekingo diote Musika Parkean-en edizio berriari. Aieteko parkean izango da. Eguerdiko ordubietatik aurrera Lauroba eta Howdy taldeak arituko dira zuzenean. Azken bost urteetan jende ugari bildu du Donostiako hainbat parke igaro dituen ekimen honek. "Piknik"-a eta musika aitzakia paregabea izaten dira udako egueraldia aprobetxatuz lagun zein senideekin biltzeko. Beste urteetan bezala, aurten, iraila bitarte, honako parkeetan izango dira kontzertuak: Benartegi baserrian, Kristina Enean, Miramar Jauregian, Ulian eta Urgullen.

bideoaren irudia
Euskara ikastolatik kanpo ere erabiltzeko proiektua aurkeztu dute

2014-03-24

Ikasle Euskaldun Eleaniztunak hizkuntza proiektua aurkeztu dute Donostian. Duela sei urte Euskararen Kontseiluko kideek ikusitako premiaren aurrean sortu zen: euskararen erabilpena ikastolan ez ezik auzo eta herrietan ere sustatzea. Hasteko, Donostiako Aitor Ikastolan eta Dimako Ugarana herri eskolan jarri dute martxan proiektua.

bideoaren irudia
Skapa | Haurrei heriotza zer den azaltzeko antzezlana

2014-03-21

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Heriotza azaldu nahi duen haurrentzako antzezlana da "Egun Berri Bat". Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza;  Mugako kontakizunak lelopean Gutun Zuria letren jaialdia gauzatuko da zazpigarren urtez, Biarritzen Bi harriz Lau xori antzerkia, dantza, zirkoa, zinema eta musika uztartzen dituen jaialdia egingo dute, martxoaren 27an Denontzako etxeak izeneko lana ikusgai izango dugu Bilbon,  Luchino Visconti zinemagile italiarrari dedikaturiko zikloa hartuko du Bilboko Alondegiak. Zertarako Hegoak helduentzako antzezlana eta Bizipoza haurrentzako antzezlanak ikusgai izango ditugu asteburuan. Eta gaurko saioa jai giroan bukatuko dugu  Zona Franca ZAWP jaialdia  eta Deustuko jaiak izango ditugulako saioaren azken txanpan mintzagai.