Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
16 urte eta gero La Polla Records Euskal Herrian bueltan

2019-10-18
La Polla Records taldeak Barakaldoko BECen joko du urriaren 18an eta 19an. Ni descanso, ni paz izenburupean egiten dabiltzan birak Euskal Herrian du hurrengo geltokia. 1979an sortu zuten taldea, eta 80ko hamarkada hasierako punk eztandaren talde enblematikoenetakoa izan zen.
bideoa prestatzen
'Na voz a vez' dokumentala eta trikijaialdia

2019-10-17
Irati Agirreazkuenagak zuzendutako lantaldeak burutu duen 'Na voz a vez' dokumentala aurkeztu da Zinema Ikusezina film sozialen jaialdian. Bestalde, Trikijaialdia ospatuko da Deustun larunbatean eta beste hainbat gai bildu ditugu aste honetan Artekalen.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #81 : Ezpalak + Markel Idigoras (Nøgen) + Albisteak

2019-10-17
Hasteko Ezpalak talde zestoarra ezagutuko dugu. Musikari beteranoek martxan jarritako abentura berria da honakoa, musikalki, 90 hamarraldiko rock alternatiboaren koordenadetan. Hitz bitan atalean Markel Idigoras ezagutuko dugu. Nogen taldeko ukelele jolea. Amaitzeko, musika albisteen txanda.
bideoa prestatzen
Euskal sindikatuek bat egin dute Kontseiluak deitutako elkarretaratzearekin

2019-10-17
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta CGT sindikatuek Kontseiluak larunbaterako deitutako elkarretaratzean parte hartzera deitu dute. Euskararen Dekretuaren aurkako azken sententzia hizkuntzaren aurkako erasoa dela salatu dute.
bideoa prestatzen
Xabier Amurizak jaso du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria

2019-10-17
Xabier Amuriza bertsolariak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona saria. Epaimahaiak, Amuriza bertsolaritza modernoaren erreferente argia dela eta arlo askotan aurrendaria izan dela nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Websail onenak Seriesland jaialdian ikusgai

2019-10-16
Seriesland jaialdiaren edizio berria urriaren 21ean abiatuko da. Jaialdiak genero honetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta langileak bilduko ditu Bilbon. Euskal ekoizpenek ere garrantzi berezia edukiko dute aurten.