Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Patronalari presio egiteko eskatu diete metalgintzako sindikatuek erakundeei

2019-09-26
Bilboko udalean, Bizkaiko diputazioan eta beste hainbat udalerritan sartu dute mozioa sindikatuek. Gatazka politiko eta soziala ere badela gogorarazi dute prentsaurrekoan, izan ere, 50.000 langile ingururi eragiten die metalaren auziak.
bideoa prestatzen
Iratxe Azkue LAB sindikatua: "Guretzat mahai gainean ez dago ezer"

2019-09-26
Iratxe Azkue, Bizkaiko Industria Federazioko LABeko arduradunarekin hitz egin dugu metaleko grebaren atarian. Atzo, 25. bilera egin zuten metaleko ordezkariek patronalarekin eta ez dira inolako akordiora heldu.
bideoa prestatzen
Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi du errenta irregularrei buruzko dekretua

2019-09-25
Bizkaiko Foru Aldundiaren Errenta irregularren inguruko dekretu berria bertan behera uztea adostu dute EAJ eta PSE alderdiek. Abuztuan bi alderdi horiek adostutako dekretuak 2014an ezarritako 300.000 euroko muga ezabatu du eta azken egunotan sortu den zalapartaren ostean Foru gobernua osatzen duten alderdiek atzera egitea erabaki dute.
bideoa prestatzen
2019an Nafarroako ekonomia %2,7 haziko dela iragarri du Laboral Kutxak

2019-09-25
Laboral Kutxak Nafarroako ekonomiaren %2,7ko hazkundea iragarri du 2019rako. Hala azaldu du erakundeko ikerketa arduradunak, Joseba Madariagak. Aurtengo datu ona baina, datorren urteko aurreikuspen txarrak lausotuko du, %2,2ko erorikoa espero baitu Mondragon Kooperatibako aurrezki kutxak.
bideoa prestatzen
Bizkaiko metalgintzako langileek greba deialdiak mantendu dituzte gaurko mahai negoziatzailearen bileraren ondoren

2019-09-23
Larunbatean manifestazio arrakastatsua egin zuten metalgintzako hitzarmen 'duina' eskatzeko. 50 000 pertsona batu ziren Bilboko kaleetan dituzten lan baldintzak salatuz. Lan hitzarmena 2011an geratu zen bertan behera. Ordutik, hitzarmena negoziatzeko mahaiak 24. bilera egin ditu. Sindikatuek adierazi dute patronalak proposamen berri bat ekarri duela non planteamendu murritzaileekin jarraitzen duen. LAB sindikatuak gaineratu du, patronalak planteamendu berriak ekarri dituela genero berdintasuna, lan osasuna eta subrogazio gaietan. Hala ere, ez du nahikotzat jotzen gaia mahai gainean jartzea. Edukietan ados egon arte borrokan jarraitzeko deia egin die langileei.
bideoa prestatzen
Sindikalisten aurkako jazarpena salatu du LABek

2019-09-23
Imanol Salinas sindikalista nafarrak jasotako 21 hilabetetako espetxe zigorra salatu eta LABek jasandako jazarpen judiziala salatzeko agerraldia egin du abertzaleen sindikatuak Donostian, auzitegiaren aurrean.