Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Enplegu-erregulazioko espedienteak berritzeko negoziazioa azken txanpan sartu da

2020-09-28
Enplegu-erregulazioko espedienteak berritzeko negoziazioa azken txanpan sartu da. Irailaren 30ean amaituko da oraindik indarrean dagoen laguntza programa, eta horixe luzatzeko helburuarekin bildu da Espainiako Gobernua patronalarekin eta sindikatuekin. Izan ere, luzapen hori, biharko Ministroen Kontseiluan onartzeko asmoa du Sanchezen Gobernuak.
bideoa prestatzen
Castejongo lantegia itxita Trenasako 118 behargin kaleratuko ditu CAFek

2020-09-28
Ixteko erabakia hartuta Enpresak argudiatu du Nafarroako plantak galera handiak izan dituela azken urteetan.
bideoa prestatzen
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia %10,1 jaitsiko da 2020an, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera

2020-09-25
Euskal Aurtonomia Erkidegoko ekonomia %10,1 jaitsiko da aurten, Eusko Jaurlaritzak uda aurretik aurreikusitakoa baino gehiago. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen berrien berri eman du gaur, Eustaten urteko bigarren hiruhilekoari buruzko kontu ekonomikoak eta ingurune ekonomikoari buruzko datu berriagoak ezagutu ondoren.
bideoa prestatzen
Aurten ez da Nazioarteko Makina-Erremintaren Biurtekorik egingo

2020-09-22
Aurten ez da Nazioarteko Makina-Erremintaren Biurtekorik egingo Bilbao Exhibition Centerren. Antolatzaileek azoka atzeratzea erabaki dute, eta, ondo bidean, 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 3ra egingo dute 31. edizioa. Urte honetan Biurtekorik ez egitea sektoreko enpresentzat erreferente baten galera suposatzen du Joseba Barandiaran ekonomistaren esanetan.
bideoa prestatzen
Telelana borondatezkoa izango da, eta langileak berak erabaki ahal izango du lantokira itzultzea

2020-09-22
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du telelanari buruzko errege lege-dekretua. Bertan onartuko den testua, Diputatuen Kongresuan berretsi beharko da ondoren. Araudi honen arabera, langile bat telelanean ari dela kontuan hartuko da hiru hilabetean lanaren %30 etxetik egin badu; hau da, gutxienez, bi egun astean.
bideoa prestatzen
Arabako sektore aeronautikoko batzordeek enpleguaren aldeko manifestazioa deitu dute larunbaterako

2020-09-22
Aeronautika sektorea kinka larrian da. Hainbat enpresetan kaleratze kolektiboak iragarri dituzte eta horren aurrean, enpresetako langileek mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte.