Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
GAKOAK | 2019-10-08

2019-10-08
Kazetaritza feministari buruzko kongresua egingo dute bihar, Bilbon. Mexikoko, Portugalgo, Frantziako, Espainiako eta Euskal Herriko ordezkariek hartuko dute parte. Koop Fabrikak 2019-2020 ikasturtea aurkeztu du.
bideoa prestatzen
Kazetaritza feministari buruzko lehen kongresuak gremioaren erronkak aztertuko ditu

2019-10-08
Genero ikuspegia duen kazetaritza egitearen garrantzia azaltzea zaila dela nabarmendu dute Pikara Magazineko kideek. Hamaika dekalogo edo gomendio daude indarkeria matxistaren inguruan, baina, hedabideko kideen esanetan horrek ez du trataera informatiboaren kalitatea bermatzen. Nabarmendu dute kazetaritza feminista egitea ez dela soilik gaiak zehaztea, "erredakzioko jarrerak, botere banaketak eta eguneroko erronkak perspektiba feministatik lantzea baizik".
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Orburuak landatu, masusta gorriak jaso, Lakuntzako eskolako baratzea eta zelaien edertasuna

2019-10-11
Orburuak nola landatu ikasiko dugu Oteizan Gorka Igual nekazariaren eskutik, Bakedanon masusta gorriak nola jaso erakutsiko digu David Ruiz de Galarretak. Lakuntzako eskolako baratza ezagutuko dugu Mariaje Villanuevaren bidez. Azkenik, Iñigo Segurolak zelaien edertasunen inguruan hitzegin digu.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2019-10-07

2019-10-07
Gaurko Gakoak saioan, Kilometroak jaia izan dugu hizpide. Eredu honi jarraiki egin duten azken jaia izan zen atzokoa, eta Mikel Egibar Kilometroetako koordinatzaile nagusiarekin aztertu dugu gaia. Kike Amonarriz Kilometroetako
bideoa prestatzen
Zero Zabor Bizkaia plataformak lurraldeko hondakinen kudeaketa "eraginkorra" eskatu du ISWA kongresuaren aurrean

2019-10-07
Hondakinen kudeaketa integral eta jasangarrien joera berriak aztertzeko 1.200 pertsona batuko dira Nazioarteko ISWA kongresuan Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurrean, Zero Zabor Bizkaia Plataforma osatzen duten 40 erakundeek lurraldeko zaborra kudeatzeko sistema eraginkorra eskatu dute. Esan dute, Europak dituen helburuetatik urruntzen dela eta ekonomia zirkularraren kontrakoa dela.
bideoa prestatzen
"Biktima guztiei" barkamena eskatu diete hainbat GKEetako ordezkariek

2019-10-07
Foro Sozial Iraunkorrak deituta, gobernuz kanpoko hainbat erakundek "adierazpen autokritikoa" egin dute, indarkeriaren inguruan iraganean izandako beren jarrera dela eta. Horrela, barkamena eskatu diete ETAren biktimei eta estatuaren indarkeriaren biktimei, “egoerak eskatzen zuen bezala” jokatu ez izana onartuz.