Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Uztaileko promoa

2019-07-06
Hiri Baratzea saioa abuztuaren 2an bueltatuko da
bideoa prestatzen
Gaur ireki dute eraso sexisten aurkako informazio puntua

2019-07-05
Gaur ireki dute eraso sexisten aurkako informazio puntua. Azken urteetan lez, Gaztelu plazan kokatu dute kioskoa. Aurtengo ordutegia zabaldu egin dute eta informazio bila hurbiltzen diren herritarrei banatutako gida zaharberritu dute egungo eraso sexisten aurkako legeari egokituta.
bideoa prestatzen
"Busti zaitez" kanpainaren XXII.edizioa uztailaren 14an izango da Gipuzkoako 10 herritan

2019-07-05
“Busti zaitez” kanpainaren XXII.edizioa aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian Maite Peña Gizarte politikako diputatuak eta Ademgi Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkarteko kideek. Aurreko edizioetan bezala, uztailaren 14ean egingo dute ekitaldi nagusia Donostiako Kontxa hondartzan. Ekitaldi nagusia Donostian egingo bada ere, Gipuzkoako beste 10 herritan ere ekitaldiak egingo dituzte; Azpeitian, Donostian (Zurriola eta Ondarreta), Errenterian, Hondarribian, Legazpin, Oñatin, Urretxun, Zarautzen eta Zumaian. Ekimenaren helburua da gaixotasun neurologiko honi buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa bultzatzea. Izan ere, Gipuzkoan 700 pertsonek dute gaixotasuna, eta 2.500 pertsonek Euskal Herrian. Europan 700.000 pertsonek pairatzen dute gaixotasuna, eta 2,5 milioi dira mundu osoan. Bestalde, gaitza duten hiru pertsonetatik bi emakumezkoak direla azaldu dute. Maria Luisa Ustarroz Ademgi elkarteko presidenteak dei egin die gipuzkoarrei elkartasun bainuan parte har dezaten. Bestalde, zehaztu du 80 boluntario baino gehiagok lagunduko dietela Ademgi elkarteko kideei bainurako prestatutako leku guztietan. Jardunaldiaren amaieran, batu egingo dituzte herri guztietan igerian egindako metro guztiak. Bestalde, herritarrek “BustiZaitez2019” traola erabiltzearen garrantzia azpimarratu du Peñak, kanpainak ahalik eta “oihartzunik handiena” izan dezan sare sozialetan.
bideoa prestatzen
Sutea izan da Donostiako Alde Zaharreko etxe batean

2019-07-04
Sekulako ke zutabea eragin du gaur eguerdian Donostiako sute batek. Garrak Alde Zaharreko Fermin Calbreton kaleko eraikin batean piztu dira, 12:45 aldera. Udaletxetik hasiera batean zabaldutako informazioaren arabera, ez dago argi sua zergatik piztu den. Kaleko 40.zebakiko lehen pisuan bizilagunak eta inguruko hainbat taberna eta ileapaindegi bateko bezeroak desalojatu egin dituzte, eta suteak ez du zauriturik eragin.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak Garapen Jasangarriko Helburuen jarraipena egiteko webgunea aurkeztu du

2019-07-04
Nafarroako Gobernuak Agenda 2030 ekimenaren baitan bete beharreko Garapen Jasangarriko Helburuen jarraipena egiteko webgunea aurkeztu du. Pixkanaka eguneratuko duten gunea irekia izango da eta plangintzan ezarritako 17 helburu nagusien zehaztasunak emango ditu.
bideoa prestatzen
Ana Sarobe, eskubideen alde borrokan

2019-07-03
Udako deskantsua baino lehen Ana Sarobe pentsionistarekin egoteko aukera izan dugu. Emakume askok ez dute aukerarik pentsioa jasotzeko kotizatu ez dutelako. Bizitzan zehar etxeaz arduratzea ez al da lana gure gizartearentzat?