Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Ehun lagun baino gehiagok salatu zuten atzo Erandion gertatutako azken eraso matxista

2019-07-10
Ehun lagun baino gehiago bildu ziren atzo Erandion, herrian izandako azken eraso matxista salatzeko. Erandioko Txoko feministak eta Erandioko Emakumeen Elkarte Soziokulturalak deituta egin zuten elkarretaratzea, Altzaga auzoko metro irteeran.
bideoa prestatzen
Uztailaren 8a: urtero bezala, German Rodriguez oroitu dute bere hilketaren 41. urteurrenean

2019-07-08
Karrikiri elkarteak aurtengo Sanferminetarako atera dituen kamisetak ezagutu ditugu. Ezpeleta jauregian erraldoien irteerako prestakuntzetan egon gara. Iruñeko autobus geltokira gerturatu gara. Sanferminetan ligatzen ote da? Nafarroako trontzalarien txapelketa ikusi dugu eta nola ez German Rodriguezen omenaldian izan gara
bideoa prestatzen
Zezenen eskubideen alde protesta egin dute Iruñeko udaletxe parean

2019-07-05
Animalien eskubideen aldeko PETA eta ANIMA NATURALIS elkarteak Iruñeko udaletxe parean bildu dira gaur zezenketa eta entzierroen aurka protestatzeko.
bideoa prestatzen
"Elkanori bira" taldeak Juan Sebastian Elkanoren inguruko beste ikuspegi bat landu du

2019-07-05
Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren inguruko beste ikuspegi bat landu du ELKANORI BIRA taldeak. Torturak, bortxaketak, esklabizazioak... pertsonai historikoaren alde ilunak argitara atera nahi dituzte orain hainbat Getariarrek.
bideoa prestatzen
Juan Sebastián Elcano omenduko dute asteburuan, euskal kostaldea zeharkatuko duen estropadan

2019-07-05
100 ontzitik gora izango dira partaideak, tartean Armadaren Juan Sebastian Elcano eskola ontzia, Lucretia ontzia edo Saltillo EHUko ingeniaritza ikasleen itsasontzia. Tradizionalki “Costa Vasca” deitu izan den estropadak, aurten Horizonte Elcano izena hartu du. Izan ere, 500 urte betetzen dira itsasgizon euskaldunak eta bere taldeak munduari bira eman ziotenetik. Bera omentzeko helburuarekin parte hartzaileak Getxo eta Hondarribiako portuetatik irtengo dira Getariara helduz.