Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Larrasoañako indusketa batean aurkitutako gorpuak Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak direla baieztatu dute ADN bidez

2020-07-01
Gerra Zibilean hildako, desagertutako gorpuei izena eta abizena jartzeko gogoz dihardute hainbat erakundek. Nafarroako Memoriaren Institutua lan horretan murgilduta dago, eta fruituak jasotzen ari dira. 2018an Larrasoañako indusketa batean aurkitu zituzten gorpuzkiak Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak direla baieztatu dute DNAa kontrastatuz; Ezkabako ihesean parte hartu zuen presoak.
bideoa prestatzen
Ekologistak Martxan-ek emandako Bandera Beltza "saria" jaso dute Gaztelugatxeko aparkalekuak eta Donostiako Santa Klara uharterako “asmo turistikoak”.

2020-07-01
Sari hauek ematen ditu erakundeak “kudeaketa txarra argudiatuta edo kutsaduragatik”. Gaztelugatxeko Donieneko aparkalekuaren handitzea, talde ekologistaren arabera “publizitate kanpaina baten” baitan kokatu behar da. Salatu dute “Game of Thrones” telesaila filmatu zutenetik, “gehiegizko” gorakada bultzatu dutela Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Gaur ireki dute baita Donostiako Santa Klara uhartea bisitatzeko aukera. Ekologistek saria ematerakoan gogoratu dute “babes bereziko eremua” dela eta biodibertsitate gune bat dela batez ere “hegazti faunarentzat”. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren jarrera salatu dute, itsasargiaren bueltan Cristina Iglesiasen obra bat jartzekoak direlako.
bideoa prestatzen
Auzo elkarteek salatu dute haurrentzako oinarrizko arreta zerbitzua “erabaki politikoengatik birrindu” nahi duela Iruñeko Udalak

2020-07-01
Aurreko astean salatu zuten udalak ez zuela asmorik udan baztertze arriskuan dauden haurren arreta zerbitzua mantentzeko. Azkeneko urteetan zehar auzo elkarteek kudeatu dute elkarbizitza zerbitzu hau.
bideoa prestatzen
Martxelo Diaz (Kazetaria): "Nafarroan, erritmo politikoa udazkenean murgildu arte motelduko da"

2020-07-01
Nafarroa Gaur saioko analisiaren tartean, Martxelo Diaz GARAko kazetarik Nafarroako giro politko orokorra eta udako egoera aztertu ditu. Hemen duzue ikusgai.
bideoa prestatzen
Errezeta beganoa I Pipirrana

2020-07-06
Pipirrana, Andaluzian aurkituko dugu plater honen erroa, udarako entsalada ezin aproposagoa. Gozatu.