Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
"Amets zirkoa salgai" antzezlana ikusgai izango da Donostian

2015-08-12

Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen sei emankizun izango dira aste honetan zehar Victoria Eugenia antzokian. "Amets zirkoa salgai" antzezlanarekin datoz oraingo honetan, eta guk ez dugu Xorroxin eta Azken Putzekin elkartzeko aukerarik galdu.

bideoaren irudia
Aste Nagusia | Abuztuak 11: Merenge guda eta Vendetta

2015-08-11

Donostiako Aste Nagusia aurrera doa eta festak ez du etenik. Asteartean, Sagueseko merenge guda izan da ekintza nabarmenena. Bestalde, Donostiako Piraten egitarauaren barruan, Vendetta taldeak izan du La Flamenka girotzeko ardura. Haiekin izan gara kontzertua prestatzeko unean. Markel Ormazabal eta Oier Gonzalezek, ordea, Trinitate plazan eskaini dute "Burdin hariak eta plastikozko goilarak" emankizuna eta Markelekin horren inguruan aritu gara.

bideoaren irudia
Merenge gudak Sagues gozatu du

2015-08-11

Sagues merengez bete dute gaurkoan. Eguerdiko 12:00etan eman diote hasiera eta adinka banatu dituzten arren, denek izan dute merengeaz gozatzeko aukera.

bideoaren irudia
"Burdin hariak eta plastikozko goilarak" emanaldiaz aritu gara Markel Ormazabalekin

2015-08-11

Markel Ormazabal eta Oier Gonzalezek "Burdin hariak eta plastikozko goilarak" ikuskizuna eskainiko dute Trinitate plazan. Dagoeneko ia Euskal Herri osoa zeharkatu badute ere, gaurko emanaldia berezia izango da, besteak beste ikuskizuna berritu dutelako. Markel Ormazabalekin aritu gara proiektuaren nondik norakoez hizketan.

bideoaren irudia
Piraten tailerrak eta saskibaloi torneoa, goizean goizetik

2015-08-11

Piratek tailerrak eta altxorraren joko erraldoia antolatu duten Grosen. Izan da, ordea, kirola egin nahi zuenarentzat lekua, saskibaloi torneoa ere antolatu baitute.

bideoaren irudia
Abordaia aurreko eta Abordaiako momentu ikusgarrienak

2015-08-11

Giro aparta bizi izan zen atzo Abordaiaren egun osoan zehar. Momentu eder horiek gertutik bizitzeko aukera izan genuen eta bideo honetan bildu ditugu.