Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
Antxon Gomez: "Espainiako Justizia prebarikatzen ari da frankismoa ez ikertzerako orduan"

2015-03-03

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Antxon Gomez Eusko Lurra fundazioko kidea izan dugu. Martxoaren 3a izanik, 1976an Gasteizen gertaturikoa izan dugu ardatz. Espainiako poliziak 5 langile hil eta beste hainbat zauritu zituen. 39 urteren ondoren, ez dago errudunik. Martxoaren 3a eta Frankismoaren kontrako kereila izan ditugu hizpide, besteak beste.

bideoaren irudia
Txurdinaga ikasketa zentroa ezagutu dugu

2015-03-02

Aizank! saioan, Bilboko IEFPS Txurdinaga GLHBI ikastetxean izan gara. Goi mailako heziketa zentru honen eskaintza gertutik ezagutu dugu. Besteak beste, kimika, administrazioa eta kudeaketa, elektrizitatea eta elektronika edota informatika eta komunikazioari lotutako ikasketak burutu daitezke bertan. Ikasle eta irakasleen eskutik jaso dugu honen guztiaren berri.

bideoaren irudia
Europako txapelketan ariko da Enara Fernandez eskiatzailea

2015-03-02

Enara Fernandezek hamahiru urte besterik ez ditu eta ikusmen urritasuna du. Hori, ordea, ez da oztopo izan eskiatzen ikasi eta besteak beste Espainiako txapelketa irabazteko. Orain, Europako txapelketan hartuko du parte. Berarekin izan gara eta zailtasun hauei aurre eginez dagoen tokira iristea nola lortu duen azaldu digu. Gainera, Iraitz Etxarri Enararen gidariarekin ere hitz egiteko aukera izan dugu.

bideoaren irudia
Sexologia: antisorgailuak

2015-03-02

Aizank! saioan sexologia atala estreinatu dugu. Amaia Vazquez sexologoarekin izango gara astero sexologiaren inguruan gazteek izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Hori horrela, lehen atalean antisorgailuez aritu gara. Merkatuan topa ditzakegun aukera ezberdinen berri eman digu Amaia Vazquezek eta horien artean gomendagarrienak zeintzuk diren azaldu digu. 

bideoaren irudia
Nola ikusten dute gazteek Bullying-a?

2015-03-02

Aizank! saioan Axular Lizeoko gazteekin Bullying-az aritu gara. Nola ikusten dute ikaskideenganako tratu txarra? Euren inguruan izan al dute kasurik? Berdin burutzen al da mutil eta nesken artean? Teknologia berriek Bullying era berriak eragin al dituzte? Galdera horiei guztiei erantzun diete gazteek eta egora konpontzeko egin beharrekoez hausnartu dugu.

bideoaren irudia
Aizank! | Bullying-a eta Enara Fernandez

2015-03-02

Aizank! saioren hirugarren atalean, Bullying-az aritu gara Donostiako Axular Lizeoko gazteekin. Bestalde, ikusmen urritasuna duen Enara Fernandez eskiatzaile gaztea eta bere gidaria elkarrizketatu ditugu. Zr Iksi atalean, ordea, Txurdinaga goi mailako ikasketa zentrua bisitatu dugu. Amaia Vazquez sexologoaren eskutik, sexologia zalantzak argitzeko atala izan da saio honetako berrikuntza. Antisorgailuen berri eman digu. Amaitzeko, astero bezala, K Proiektuko tertulia ere izan dugu saioan.